Zirko tailerra zirkuaren hainbat arlo lantzen dituen jarduera ludiko eta hezigarria da. Zirkuaren mundutik sortutako orekak, akrobaziek, jokoek eta ondo pasatzeko gogoak bat eginen dute. haur eta gazteek haien gorputzen kontzientzia eta kontrola lantzen dute haien trebetasuna eta abileziak trebatuz: mugimendu koordinatua, malgutasuna, arreta, konzentrazioa, bizkortasuna, oreka, erritmoa,... eta era berean, motibazio eta konstantziarekin autoestimua eta autokonfidantza hobetuz.