Bagera Elkarteak eta Irutxuloko Hitzak Bageralako Nor! festa egingo dute maiatzaren 10ean, Antiguako Doka kafe antzokian. Atzean Zuloakeko kideek bakarrizketa egingo dute bertan, eta Kilimak, Nerabe, North-asuna eta Rude Kanka artistek musika emanaldiak eskainiko dituzte ere, 19:00etatik aurrera.
Jaialdirako sarrerak (5 euro) jada salgai daude Plateron (Antigua), Pandoran (Gros), Aurreskun (Parte Zaharra), Irutxuloko Hitzan eta Bagera Elkartean.