Donostiako saio hau erreferente da bertso zirkuituan: lekua ederra izateaz gain, bertaratzen den entzulearekin saio beroa, atsegina eta goxoa irteten da. Horregatik da berezia Lugaritzekoa.
Aurten oholtzan egongo diren bertsolariak hauek dira: Maialen Lujanbio, Aitor Mendiluze, Beñat Gaztelumendi eta Maddalen Arzallus. Gai-jartzaile lanetan, berriz, Iker Iriarte arituko da.
Gonbidapenak: azaroaren 25etik aurrera jaso ahal izango dira Lugaritz Kultur Etxean bertan (16:00etatik 20:30era). Gehienez bi gonbidapen pertsona bakoitzeko.
Azaroaren 26ko oharra: astelehen arratsaldean, hilak 25, jarri ziren eskuragarri gonbidapenak eta gaur arratsaldean agortu dira denak.
Antolatzaileak: Bertsozale Elkartea, Donostia Kultura.