AEB. Zuzendaritza, ekoizpena eta muntaketa: Gus Van Sant. Gidoia: Gus Van Sant, Walt Curtis-en nobelan oinarriturik. Argazkia: John J. Campbell. Musika: Creighton Lindsay. Aktoreak: Tim Streeter, Doug Cooeyate, Ray Monge, Nyla McCarthy, Sam Downey.
HIZKUNTZA: ingelesa, gaztelania / AZPITITULUAK: euskara
Gus Van Sant-ek zuzendutako lehen film luzea. 16 mm-ko kamera batekin eta 25.000 dolar inguruko aurrekontuarekin, zuri-beltzean filmatu zuen. Walt Curtis Oregongo Walt Curtis poetaren nobela autobiografikoan oinarritua dago. Walt janari-denda batean lan egiten duen hogeita hamar urte inguruko homosexuala Johnny-z maitemintzen da. Johnny ingelesez hitz bakar bat esaten ez dakien etorkin ilegal mexikar heterosexuala da.
Antolatzaileak: Donostia Kultura, Euskadiko Filmategia, Tabakalera, Elías Querejeta Zine Eskola, Donostia Zinemaldia
Laguntzaileak: Filmoteca de la Generalitat Valenciana, Goethe-Institut Madrid, Rainer Werner Fassbinder Foundation