Satorjator ikuskizunean Eneko eta Nerea bidaia magiko berri batean murgilduko dira; oraingo honetan Lur planetaren bihotzera. Lur azpian aitatxik emandako mapa bati esker altxor magiko bat bilatuko dute eta bertan lagun berriak eta aspaldiko bat topatuko dute. Beldurrari eta hango abenturei aurre egingo diete abesten eta dantzan. Gainera, mugikorrekin ematen dugun gehiegizko denborari buruz hausnarketa egingo dute, gailu horien fundamentuzko erabilera bultzatuz eta jolasteko galtzen ditugun orduak kritikatuz. Irriz eta musikaz betetako antzerkia da Ene Kantak egitasmoko Satorjator ikuskizuna.