Itziar Zubizarretak zuzendu eta Aitziber Alonsok diseinatutako areto literario honek sukalde baten itxura du. familiak aretora iristen direnean begirale batek egingo die harrera eta Jonasen istorioa (Jonas eta Hozkailu beldurtia. Juan Kruz igerabide) ezagutuko dute. Ondoren, beldurraren aurpegi desberdinekin egingo dute topo. Horretarako, bost zentzumenak barneratzen dituzten dinamiketan murgilduko dira. Ekintza horien bidez, beldurrezko pertsonaiak topatuko dituzte: sorginak, munstroak, animalia beldurgarriak...., euskaraz azken urteetan argitaratu diren liburuetan.
Ilustrazioak: Eider Eibar, Elena Odriozola
Familientzako saioa, 6-8 urte bitarteko haurrak heldu batekin.
Saio hau ohiko irakurketa klubeko lehenengoa izango da. Hurrengo saioak hilean behin eta Haur Liburutegian izango dira, abendutik aurrera.
Dohainik. Plaza mugatuak. Leku guztiak bete dira.
Antolatzaileak: Galtzagorri elkartea, Donostia Kultura.