Aurten ere, Olentzero eta Mari Domingi Donostiara hurbilduko dira; aukera ezberdinak izango ditugu ikusteko. Arratsaldeko 15:30ean gure Udaletxera iritsiko dira zuzenean eta bertan erdiko balkoitik agurtuko dituzte beren gutunak eman nahi dizkieten haurrak.
Arratsaldeko 16:00etan hasiko da harrera Pleno Aretoan eta 18:00etan amaituko da. Bertaratzen direnen ilara 17:40ean itxiko da udaletxeko terrazarako sarbidean ipinitako hesitik. Une horretan jasoko dituzte Olentzeroren eta Mari Domingiren laguntzaileek harreran egon ezin izan duten haurren gutunak. Desfilea, arratsaldeko 18:30ean hasiko da.
Egitaraua (pdf, 297 KB) Ibilbidea (jpg, 1.829 KB)