Haur Parkeaz gozatzeaz gain ipuin kontaketa laburra eskainiko dugu haurrek gai desberdinak, ereduak, sormena landu ditzaten. Baita liburua jolas elementu bezala bultzatzeko ere.
Basoan egiten dute topo Bele Andreak eta Hartz Zaharrak, ugaztuna neguko lozorrotik atera berri, sekretu bat non ezkutatu duen gogoratu ezinean dabilela. Misterioz inguraturik dago narrazio-lan eder hau, non natura pertsonaia bat gehiago den.
Adina: 2 - 11 urte