XIV. Bertso Derbia
Otsailaren 9an, Real Sociedad eta Bilboko Athletic Club aurrez aurre arituko dira Reale Arenan. Horren harira Bertso Derbi festaren beste edizio bat egingo da, hartan bertsoek, futbolak eta zaleek bat egiten dute eta. Oraingoan, kartela Carla Schmidtek egin du, Usandizaga BHIko Diseinu grafikoko zikloko ikasle batek.
Hiruna bertsolari errealzale eta athleticzale norgehiagokan arituko dira beren derbi berezian, Antzoki Zaharreko agertokian. Saroi Jauregi izango da gai-jartzailea.
Bertsolariak: Maddalen Arzallus & Andoni Egaña & Onintza Enbeita & Jon Maia & Xabi Paya & Julio Soto.
Aurten Bertso Derbiak hitzaurre bitxi eta dibertigarria izango du Korner jaialdiaren eskutik: Bertsoen aurretik monologoen txanda izango da. Edo hobe esanda, monologolena. Zuhaitz Gurrutxaga aktore eta futbolista ohiak, alde batetik, eta Mirari Martiarena eta Idoia Torregarai umoregileek, bestetik, derbi berezi bat jokatuko dute: monologo formatuan futbola eta bertsolaritzaren arteko lehia taularatuko dute.
Informazio gehiago: Korner
Sarrera librea edukiera bete arte. Gonbidapenak Victoria Eugeniako eta Antzoki Zaharreko lehiatiletan eta Realaren dendetan eskuratu daitezke otsailaren 3tik aurrera.
Antolatzaileak: Real Sociedad Fundazioa, Fundación Athletic Club
Lagunzaileak: IES Usandizaga BHI, Donostia Kultura, Lanku Bertso Zerbitzuak