Zein errekurtso daude Tabakaleran sortzaileentzako? Zein espazio eta deialdi aurki ditzakegu musika, arte garaikidea, pentsamendua edo moda arloan aritzen garen sortzaileok? Noiz zabaltzen dira deialdiak eta nola egin dezakegu hauen berri izateko?
Ordu eta erdi iraungo duen bilbide honetan, Mikel Mendarte, Kutxa Kulturreko zuzendaria eta Ane Agirre, Tabakalerako Sortzaileen Guneko arduraduna, izango ditugu bidelagun. Musika, arte garaikidea, pentsamendua, zinea edo moda arloan lan egiten duten sortzaileentzako eraikinean aurkitu ditzakegun baliabide eta espazioen inguruan arituko gara.