Zirkuaren gaia jorratzen duen ikuskizuna da eta koronabirus pandemiaren denboraldiari begira egina dago. Abesti, dantza, disko festa, rap eta joku parte hartzaile asko ditu. Diabolo, pilota, kariokak, monoziklo, mazak, eskailera, uztai eta txapelekin sketch-ak ere ikusiko dituzte, ikusgarritasun, sorpresa, kolore eta zailtasunez beteak.
Adina: + 3 urte.
Oharra: Gonbidapenak lortzeko aurrez izen ematea beharrezkoa izango da, eta horretarako amarakulturetxea@donostia.eus-era bidali beharko da eskaera. Ikuskizuna baino 5 egun lehenago (urriaren 18) eska daitezke gonbidapenak (gehienez lau gonbidapen) eta saioa hasi baino ordu erdi lehenago arte jaso ahal izango dira. Aretora sartzeko guztiek maskara eramatea nahitaezkoa izango da.
Info +: Kiki eta Koko