Eriz magoak, fantasia eta errealitatea elkartzen diren eta magia eta umorea bat datozen ikuskizuna eskaintzen digu. Ongi etorriak Mundo Magikora, non dena posiblea den.
Adina: +5
Oharra: Gonbidapenak lortzeko aurrez izen ematea beharrezkoa izango da, eta horretarako larrotxenekulturetxea@donostia.eus helbidera bidali beharko da eskaera.
- Ikuskizuna baino 5 egun lehenago (urriaren 18) eska daitezke gonbidapenak (gehienez lau gonbidapen) eta saioa hasi baino ordu erdi lehenago arte jaso ahal izango dira.
- Aretora sartzeko guztiek maskara eramatea nahitaezkoa izango da, 0-5 arteko urtekoentzat izan ezik.
- Pandemiaren egoeraren aldaketarekin bat ikuskizunetara sartzeko neurriak egokitu dira.
- Gomendatzen dugu garaiz iristea, eserlekuetara ahalik eta erosoen iristeko. Ilaran itxaroten den bitartean ezarritako distantzia soziala mantendu beharko da.
- Plazak eserita eta mugatuak aforoa bete arte.
Era berean informazioa Donostia Kulturako webaren bidez eguneratuko dela kontuan hartzeko eskatzen dizugu.