Oparia filmak Lou Reed-en ipuin bat egokitzen du (Xabier Montoiak euskaratua). Film honetan Nagore Legarretaren irudiak ditugu, Amaia Lainontziren irakurketa eta Javi Pez eta Xabier Montoiaren musika.
Atea: hitza da giltza Garazi Arrularen testua da, eta 2020ko Literaturia Jaialdian irakurri zuen. Film honetan irakurketa Dorleta Urretabizkaiarena da, eta irudiak eta musika Aritz Brantonek sortu ditu.
Herioak bietan jotzen du Itxaro Bordaren ipuin beltza da, Booktegirentzat berariaz idatzia. Interpretazioa Asier Hernandezek sortu du film honetarako, eta musika Telmo Trenor, Unai Pelayo eta Asier Brantonena da.
Hiru filmak ikusi ondoren, Itxaro Borda, Nagore Legarreta eta Xabier Montoia solasean arituko dira, Aritz Brantonek gidatuta.
Antolatzaileak: Booktegi, Donostia Kultura