Joakin Gorrotxategik Andrearriagako hilarriaz hitz egingo du. Hau, museoaren bildumaren pieza erromatar bat da eta azaroaren 12an inauguratutako "Euskal sustraiko jende izenak erromatar epigrafian. Soriako Tierras Altasko hilarriak" aldi baterako erakusketan dago ikusgai.
Hitzaldi hau Barne Begiradak zikloaren barne dago, museoaren erakusketa iraunkorreko artelanetan ikuspegi ezberdinetatik sakontzeko hitzaldi zikloan.
(Hitzaldi hau ez da streamingez emango).