* Jarduera 18:30era aurreratu da Kutxa Kultur Plazan 19:00etan izango den beste hitzaldi batekin talka ez egiteko.
Aurelia Arkotxa (Baigorri, 1953) euskal idazleak eta Jean Désy (Kanada,1954) idazle quebectarrak Txekhov vs Shakespeare izeneko ekimenean hartu dute parte Korrespondentziak liburuarekin, Saison Québec-Pays Basque 2020-2021 egitasmoaren baitan, Etxepare Euskal Institutuak sustatuta. Tarte horretan hamabi gutun elkar trukatu dituzte, akulturazioa, kolonialismoa eta kultur aniztasuna hizpide hartuta. Solasaldi honetan gai horien inguruan bi idazleek duten ikuspegia ezagutu ahal izango dugu.
Euskararako itzulpen zerbitzua izango da.
Moderatzailea: Aiora Jaka.
Antolatzaileak: Etxepare Institutua, Donostia Kultura