Donostiako historia Urgull mendiaren txokoetan dago izkutatuta. Motako gazteluan hasita, mendian zehar ibilbidea egingo dugu, eta zenbait tokitan pertsonaia ezberdinek istorio harrigarriak kontatuko dizkigute.
Haurren adina: 6-12 urte.
Jarduera hau doakoa da, baina beharrezkoa da aurrez izena ematea: 943 48 15 61 / stm_erreserbak@donostia.eus
Antolatzailea: San Telmo Museoa
Laguntzailea: Hip Hip Urri