2017an bIDEhUTSek hamargarren urtemuga du. Horren aitzakian disko berezi bat kaleratuko du abenduaren hasieran. Beraien arteko errepertorioari begiratu eta kantu bat aukeratu ondoren beronen bertsioa eginez osatu dute.
Intxaurrondoko hitzordua, Mirailak izeneko diskoaren zuzeneko aurkezpen bakarra izango da eta honela urtemugari amaiera emango diote. Bertan izango dira Anari, Audience, Joseba Irazoki, Lisabö, Mursego, Nire, Sacco, Jupiter Jon eta Inoren Ero Ni.
Antolatzaileak: Donostia Kultura eta Bidehuts