Eureka! Zientzia Museoan zientziaz ikasteko eta disfrutatzeko aukera zoragarria izango dugu. Izan ere, Erakusketa Iraunkorra biziari eta giza gorputzari eskaini diote, Zientziaren Lorategian inguru paregabean goza dezakegu, Planetariumean astronomiari buruz ikasi, Animalian hainbat ekosistematan bizi diren animaliak ezagutu edo Torres Quevedo Erakusketa airearen "konkistari" buruzko informazioa jaso. Era berean, hainbat simulagailu daude.
Aukeran Dantza Konpainiak bere 20. urteurrena ospatuko du ikuskizun berri batekin. Bere azken obretako koreografia ezagunenak berrikusi eta ospakizun honetarako espreski sortu dituen beste batzuk taularatuko ditu. Ainhoa Aierbe izango da ikusleak harrituko dituen proposamen eszeniko dotore eta zaindu honen zuzendari eszenikoa eta Mixel Ducau, zuzeneko musikaren zuzendaria.
Aukeran Dantza Konpainia Donostian finkatutako konpainia bat da, 1997an Edu Muruamendiaraz dantzari eta koreografoak sortua. Harrezkero, ibilbide luze eta oparoa garatu du. Bere koreografiak, dantza tradizionalak eta garaikideak nahasten dituelako nabarmentzen dira, dantza eta musika tradizionalen erritmoak eta arauak hautsiz, aldatuz, motelduz eta desegituratuz.
Hemen dira berriro Surly eta bere taldea! Oaktoneko alkateak Askatasunaren Parkea suntsitzea eta haren tokian erakarpen-parke arriskutsu bat eraikitzea erabaki du. Baina Surly eta bere lagun bitxiak elkartu egingo dira beraien etxea defendatzeko, alkatea garaitzeko eta parkea salbatzeko.
Principe zinemak
Lehen Karlistaldian borrokatu ostean, Martin Gipuzkoako bere etxera itzuliko da, eta han, harrituta, bere anaia gazte Joakin ohikoa baino askoz ere handiagoa dela aurkituko du. Mundu osoak Lurreko gizon handiena ikusteko ordaindu nahi izango duelakoan, bi anaiek bidaia luze bati ekingo diote, Europan zehar. Bidean, anbizioak, diruak eta ospeak betirako aldatuko dute familiaren patua. Benetako gertakarietan oinarritutako istorio bat.
Antiguo Berri zinemak / Principe zinemak
Haur eta gazte literatura: benetako hitz, benetako irudi. 8 detektibe eta 11 pirata, 11 leku eta 18 gai, 20 piztia eta 10 poema, 26 heroi txiki eta handi, 42 idazle eta 35 artista. "Uhartearen altxorra"k garai desberdinetako literaturaren berrikusketa bat proposatzen du, modu jostalari batean literaturari buruz hausnartzera gonbidatuz.