Erresuma Batua. Zuzendaritza: William Cameron Menzies. Ekoizpena: Alexander Korda / London Film. Gidoia: H. G. Wells, bere nobela The Shape of Things to Come-n oinarriturik. Argazkia: Georges Perinal. Musika: Arthur Bliss. Muntaketa: Charles Crichton, Francis Lyon. Aktoreak: Raymond Massey, Edward Chapman, Ralph Richardson, Cedric Hardwicke, Margueretta Scott.
HIZKUNTZA: ingelesa / AZPITITULUAK: euskara
H. G. Wellsek idatzia da garaiko superprodukzio antibelizista eta humanista honen gidoia, bere nobela batetik eta beste idatzi batzuetatik abiatuta. 1940ko Gabonetan hasten da filma, Everytown fikziozko hirian, beste mundu gerra bat hastear dagoenean, hogeita hamar bat urtez kaosean eta suntsipenean murgilduko duena mundua. 70eko urteetan, populazioaren erdiaren galera ekarri zuen gatazka global baten zaurietatik osatzen saiatzen ari da planeta. Wellsek oso bestelako etorkizuna imajinatu zuen 2036rako.
Idazle batek kantuan jarriko ditu bi bertsolari eta pasarte literarioak irakurri ondoren, hari loturiko gaiak proposatuko dizkiete bertsolariei. Saioa hiru autoreen arteko elkarlana izango da: hiru ahots elkarlanean.
Bertsolariak: Uxue Alberdi eta Maialen Lujanbio.
Idazlea: Danele Sarriugarte.
Egunerokotasunean euskara erabiltzeko erronka, pertsonala eta kolektiboa. Altzako hainbat erakunde erta elkartek euskara ulertu edo hitz egiten duten auzotarrei egiten diegun erronka da. Euskaldunak egunerokoan orain baino euskara gehiago erabiltzea, konplexurik gabe, harrokeriarik gabe da ekitaldi honen helburua.
Hauek dira egunak eta programa:
Azaroak 10: Hasiera eguna. 19:00 Altzagaina.
Azaroak 17: Txanda aldaketaren eguna. 19:00 Casares Kultur Etxea.
Azaroak 24: Txanda aldaketaren eguna. 19:00 Larratxoko plaza.
Azaroak 29: BERTSO LITERARIOAK. 19:30 Tomasene Kultur Etxea.
Azaroak 30: MINTZODROMOA. 11:00 Larratxo Kultur Etxea.
Abenduak 2: VI. ALTZATARROCK. 21:00 Larratxo Kultur Etxea
Informazio gehiago: Altza Hadi!
Lehen Karlistaldian borrokatu ostean, Martin Gipuzkoako bere etxera itzuliko da, eta han, harrituta, bere anaia gazte Joakin ohikoa baino askoz ere handiagoa dela aurkituko du. Mundu osoak Lurreko gizon handiena ikusteko ordaindu nahi izango duelakoan, bi anaiek bidaia luze bati ekingo diote, Europan zehar. Bidean, anbizioak, diruak eta ospeak betirako aldatuko dute familiaren patua. Benetako gertakarietan oinarritutako istorio bat.
Antiguo Berri zinemak / Principe zinemak
Paddington hartza oso zoriontsu bizi da Brown familiarekin. Gainera, oso kide famatua da Windsor Gardens komunitatean. Mr. Gruberren antzinatasun dendan oso pop-up liburu zoragarriarekin egiten du topo. Izeba Lucyren urtebetetzerako opari perfektua da, mendeurrena ospatzen du, eta Paddingtonek hainbat lan bideratuko ditu liburua erosi ahal izateko. Baina dena zailtzen da liburua lapurtzen dutenean eta Paddingtonek lapurra harrapatu behar du Paddington familiaren laguntzarekin. Komedia familiarra Britainia Handiko gauzekin itsututa dagoen hartz peruarrari buruz.
Antiguo Berri zinemak
Haur eta gazte literatura: benetako hitz, benetako irudi. 8 detektibe eta 11 pirata, 11 leku eta 18 gai, 20 piztia eta 10 poema, 26 heroi txiki eta handi, 42 idazle eta 35 artista. "Uhartearen altxorra"k garai desberdinetako literaturaren berrikusketa bat proposatzen du, modu jostalari batean literaturari buruz hausnartzera gonbidatuz.