Eureka! Zientzia Museoan zientziaz ikasteko eta disfrutatzeko aukera zoragarria izango dugu. Izan ere, Erakusketa Iraunkorra biziari eta giza gorputzari eskaini diote, Zientziaren Lorategian inguru paregabean goza dezakegu, Planetariumean astronomiari buruz ikasi, Animalian hainbat ekosistematan bizi diren animaliak ezagutu edo Torres Quevedo Erakusketa airearen "konkistari" buruzko informazioa jaso. Era berean, hainbat simulagailu daude.
Egilea bertan izango da
Anaitasuna enpresa ez dabil ondo. Kontuak zehazki nola dauden inork ez daki, baina arazoak eta zurrumurruak zabaldu direnez gero, lorrintzen ari dira langileen arteko harremanak. Josu bulegora itzuli denean, iradoki du lankide zuen aitaren heriotzaren kausa ez zela naturala izan. Norak afera horietan katramilatzeko gogorik ez duen arren, gaina hartu diote bikote ohiaren kezkek eta ikertzen hasi da. Zuzendariak Chicagotik etxera bueltatzeko eskatu dio Aingeru semeari. Etxebek ez du bururik altxatzen bulegoko mahaitik, eta egunetik egunera urrunago sentitzen du Herrera adiskide kutuna.
Bizitza gurutzatuak kontatzen ditu Harkaitz Zubiriren nobelak. Krisi ekonomiko eta sozial garaian krisi pertsonal eta intimoetan trabatu direnek ihes egin nahi diote porrot gordinari, kosta ahala kosta.
Etxekalte, Harkaitz Zubiri. Susa argitaletxea
Dinamizatzailea: Iratxe Retolaza
Espazioaren barreara bisita gidatua eskainiko du Iñaki Gracenea artistak, erakusketari bere ikuspuntua gehituz.
Bisita gidatu hau doan da, baina aurrez izena eman behar da: stm_erreserbak@donostia.eus / 943 48 15 61
Ikusi hemen erakusketarekin lotutako jarduera gehiago.
Aurten liga ia-ia irabazi genuen denboraldiaren 15. urteurrena betetzen da. Ohikoena garaipenak ospatzea da, baina bigarren postu hura garaipen handi baten parekoa izan zen.
Futbola, marrazkia eta literatura uztartzen dituen egitasmo honen bidez, ikusleek urte hura gogora ekartzeko aukera izango dute. Edo ia-ia.
Erakusketa aretoa (sarrera Anoeta estadioko 9. ate ondoan).
"Artea ez da beti plazer edo atsegina ematen duena, nahiz eta ikusleak, ederlan baten aurrean, hori bilatu gehienetan. Maiz, artistaren lanaren xedea oihua da, garrasia, mailua, jendea astintzeko pentsatzen jar dadin edo gai jakin bati buruzko pentsaera alda dezan. Eta hori da, hain zuzen, Jendea eta jendilajea deituriko erakusketa honetan Borja Arratibelek egiten duena".
Okendo Kultur Etxea
Lehen Karlistaldian borrokatu ostean, Martin Gipuzkoako bere etxera itzuliko da, eta han, harrituta, bere anaia gazte Joakin ohikoa baino askoz ere handiagoa dela aurkituko du. Mundu osoak Lurreko gizon handiena ikusteko ordaindu nahi izango duelakoan, bi anaiek bidaia luze bati ekingo diote, Europan zehar. Bidean, anbizioak, diruak eta ospeak betirako aldatuko dute familiaren patua. Benetako gertakarietan oinarritutako istorio bat.
Antiguo Berri zinemak
Principe zinemak