Oharra: gaztelerazko bertsioa otsailaren 4ean emango da.
Sherezadek bezala, ukitu surrealistak dituen ipuin tragikomiko honetako pertsonaiek patua elikatzen dien historia bat kontatzen dute. Hala, bizirik irauten saiatzen dira. Berek diotenez, ipuina ondorio larririk gabeko gezur bat da. Guri ez zaizkigu hain ondorio kaltegabeak iruditzen... Amonak entzuten dituen ipuinek hark bizitza ikusteko duen modua erabakitzen diote, duen morala, eta halaxe transmititzen dizkio alabari. Emakumeak ipuinok errepikatu eta bereganatu egiten ditu. Senarrak kontatzen dio bere buruari "paradisuak" eraikitzen dituela. Eta halakoak dira denen bizitza konbentzionalak. Eta Neskatoa, Neskatoa nazka-nazka eginda dago ipuinok entzuteaz, eta plazentatik, talaia ezin hobe horretatik, zalantza egiten du, merezi ote duen aurrean duen bizitza bizitzea. Baina denboraren joanak higatu eta desegin egiten ditu harremanak, higatu egiten du dena "ratxa txarrak" direla esanez justifikatzen duen sistema bidegabe honetan dugun fedea.
Vaivén Produccionesek, hogeigarren urteurrenean, Sherezade eta tipularen azalak aurkezten du Chapitô konpainiarekin lankidetzan. Aktore zerrenda Miren Tirapu, Xabi Donosti eta Iraia Elíasek osatzen dute José Carlos Garcíaren zuzendaritzapean.
Informazio gehiago: Vaivén Producciones
Aurten liga ia-ia irabazi genuen denboraldiaren 15. urteurrena betetzen da. Ohikoena garaipenak ospatzea da, baina bigarren postu hura garaipen handi baten parekoa izan zen.
Futbola, marrazkia eta literatura uztartzen dituen egitasmo honen bidez, ikusleek urte hura gogora ekartzeko aukera izango dute. Edo ia-ia.
Erakusketa aretoa (sarrera Anoeta estadioko 9. ate ondoan).
"Artea ez da beti plazer edo atsegina ematen duena, nahiz eta ikusleak, ederlan baten aurrean, hori bilatu gehienetan. Maiz, artistaren lanaren xedea oihua da, garrasia, mailua, jendea astintzeko pentsatzen jar dadin edo gai jakin bati buruzko pentsaera alda dezan. Eta hori da, hain zuzen, Jendea eta jendilajea deituriko erakusketa honetan Borja Arratibelek egiten duena".
Okendo Kultur Etxea
Lehen Karlistaldian borrokatu ostean, Martin Gipuzkoako bere etxera itzuliko da, eta han, harrituta, bere anaia gazte Joakin ohikoa baino askoz ere handiagoa dela aurkituko du. Mundu osoak Lurreko gizon handiena ikusteko ordaindu nahi izango duelakoan, bi anaiek bidaia luze bati ekingo diote, Europan zehar. Bidean, anbizioak, diruak eta ospeak betirako aldatuko dute familiaren patua. Benetako gertakarietan oinarritutako istorio bat.
Antiguo Berri zinemak
Principe zinemak
Emigrazioa, generoen arteko ezberdintasuna, gizartearen automatismoa... DSS2016 egitarau barnean aurrera eramandako proiektua oinarri hartu eta bertako helburuak jarraituz, antzokirako ikuskizun bat sortu du konpainiak, bertan, parte hartu zuten artista ezberdinen lanak eta Haatikek kalerako sortutako bost pieza laburrak bilduz. Horma ezberdinetako artelanetan ageri diren kolore elementu eta marrazkiek, taularatze indartsu eta erakargarria izatea lortzen dutelarik.
Dug eta Hognob Harri Aroko tribu bateko kabernikola eta basurde bat dira. Zibilizaio honek Lord Nooth arlote gaiztoa eta modernoa buru den inbasore batzuen aurka egin beharko du, Brontze Aroa ezarri nahi dute eta. Historian tarte bat izateko helburuarekin, lehian arituko dira euren arbasoek irakatsi zieten modu onenean: joku sakratuarekin. Izan ere, kabernikola hauek ustekabean futbola asmatu dute. Historiako partidarik epikoena izango da, Dug tribuaren eta beren maskotaren biziraupena jokoan dago eta. Berez, arrisku asko zuhurtasunez saihestu beharko dituzte eta Lord Nooth madarikatua suntsitu beren etxea ez galtzeko.
Principe zinemak
Aldatu dira gure aiton-amonen jolasak, txorromorropikotaioketik gaur egungo mugikorreko aplikazioetaraino. Kaleko jolasak, mahai-jokoak, bideo-jokoak… ez dira gure gurasoak jolasten zituzten berak.
Baina gauza batzuk ez dira aldatu: jolasak jolas izaten jarraitzen du, haur eta gazteek jolasten jarraitzen dute eta jolasak heziketa prozesuaren zati garrantzitsu izaten jarraitzen du.
Haurrak: 8-14 urte
Eureka! Zientzia Museoan zientziaz ikasteko eta disfrutatzeko aukera zoragarria izango dugu. Izan ere, Erakusketa Iraunkorra biziari eta giza gorputzari eskaini diote, Zientziaren Lorategian inguru paregabean goza dezakegu, Planetariumean astronomiari buruz ikasi, Animalian hainbat ekosistematan bizi diren animaliak ezagutu edo Torres Quevedo Erakusketa airearen "konkistari" buruzko informazioa jaso. Era berean, hainbat simulagailu daude.