"Artea ez da beti plazer edo atsegina ematen duena, nahiz eta ikusleak, ederlan baten aurrean, hori bilatu gehienetan. Maiz, artistaren lanaren xedea oihua da, garrasia, mailua, jendea astintzeko pentsatzen jar dadin edo gai jakin bati buruzko pentsaera alda dezan. Eta hori da, hain zuzen, Jendea eta jendilajea deituriko erakusketa honetan Borja Arratibelek egiten duena".
Okendo Kultur Etxea
Bagera elkarteak Irakurketa Errazeko Taldea antolatzen du, batera irakurtzeko elkartzen den taldea. Modu guztiz ludiko, dinamiko eta atseginean irakurriko dugu.
Euskara ikasten ari den edo euskaraz irakurtzeko ohiturarik ez duen jendeari zuzendua dago taldea. Euskaraz irakurtzearen lilura suspertzea eta testua ulertuz gozatzea dira helburuak, irakurleen artean irakurketa eta mintzamena piztuz.
Erromatar ejerzitoa kanpainan Euskal Herrian, Antxoka Martinez (Aranzadi)
Euskaraz
Baserria eta euskal nekazaritza arkeologiaren ikuspuntutik, Josu Narbarte (UPV/EHU)
Euskaraz
Los muertos nos hablan: dieta, movilidad geográfica y sociedad en el Camino de Santiago medieval, Patxi Pérez Ramallo (UPV/EHU).
Gaztelaniaz
Alkerdi, arte rupestre y nuevos descubrimientos en las cuevas de Urdax, Arantza Aranburu (UPV/EHU), Eneko Iriarte (Universidad de Burgos), Diego Garate (Universidad de Cantabria / Aranzadi).
Gaztelaniaz
Eureka! Zientzia Museoan zientziaz ikasteko eta disfrutatzeko aukera zoragarria izango dugu. Izan ere, Erakusketa Iraunkorra biziari eta giza gorputzari eskaini diote, Zientziaren Lorategian inguru paregabean goza dezakegu, Planetariumean astronomiari buruz ikasi, Animalian hainbat ekosistematan bizi diren animaliak ezagutu edo Torres Quevedo Erakusketa airearen "konkistari" buruzko informazioa jaso. Era berean, hainbat simulagailu daude.
Lehen Karlistaldian borrokatu ostean, Martin Gipuzkoako bere etxera itzuliko da, eta han, harrituta, bere anaia gazte Joakin ohikoa baino askoz ere handiagoa dela aurkituko du. Mundu osoak Lurreko gizon handiena ikusteko ordaindu nahi izango duelakoan, bi anaiek bidaia luze bati ekingo diote, Europan zehar. Bidean, anbizioak, diruak eta ospeak betirako aldatuko dute familiaren patua. Benetako gertakarietan oinarritutako istorio bat.
Antiguo Berri zinemak
Principe zinemak
Erakusketa honek Berenice Abbott estatubatuar argazkilariaren ibilbidea errepasatzen du.Argazkigintzaren historiako ezezagun handietako bat da bera. 82 argazkik osatzen dute erakusketa, hiru ataletan banaturik daude eta erakusketa-aretoko bi solairuak hartzen dituzte.
Kutxa Kultur artegunea
Egilea bertan izango da
Nola heldu naiz ni honaino, Kattalin Miner. Elkar argitaletxea
Dinamizatzailea: Iratxe Retolaza
Enpresan mailaz eta soldataz igotzea, herentzia bat jasotzea, etxe bat erosi ahal izatea, lagun ugari edukitzea... Arrakastaren laukitxo guztiak beteak ditu Jezabelek, argi du zer nahi duen bizitzan eta zirt-zart hartu ohi ditu erabakiak. Halako batean, ordea, txikikeria batekin paralizaturik geratuko da. Emakume gazte baten nora eza darabil Kattalin Minerrek gure gizarteko hainbat gai giltzarri jorratzeko: familia eta bikote ereduak, heteroaraua, harreman batean bilatzen duguna... Nortasunez beteriko lehenengo eleberri bat, irakurlearen gogoa astindu eta zer pentsatua emango diona.
Poltsiko Sorkuntza Lehiaketaren aurtengo edizioko komedia irabazlea.
Hiru pieza labur satirikoz osatutako antzezlan "klandestinoa" da, musika eta dantzarekin batera, tradizioa eta gaur egungo errealitatea nahasten dituena: aurreiritzi sozialak, berdintasunaren aldeko emakumearen borroka, etab.
Informazio gehiago: XXVII. Poltsiko Antzerki Jaialdia