Edizio honetan, gai nagusia Tabua izango da. Giza talde batek debekatu edota gaitzesten dituen jokabideak edo ekintzak dira tabuak; jatorri erlijioso, sozial edo kulturala izaten dute, eta ezin izan ohi da haietaz hitz egin jendeaurrean. Baina, isilpekoak izanda ere, izan badira. Nor da sentiberago besteen aurrean agerian gelditu eta haien kritikak jasotzeko? Bidezkoa al da tabua haustea eztabaida intelektualean, artean, kulturan edo umorean? Antzerkiak laguntzen al du poetika eta estetikaren kontzepzio askotarikoak garatu daitezen eta batera existi daitezen? Tabuek betetzen al dute beren funtzioa defentsa-mekanismo gisa? Defendatu, baina, zeren aurrean?
Gaurko gizartean tabu asko erortzen joan dira, baina, dena den, politikoki zuzen jokatzeko egungo kultura honek ez al ditu beste tabu batzuk ezarri? Non hasten da tabuaren tirania eta non bukatzen da adierazpen-askatasuna? Tabu bat hausteko, tabuaz hitz egin behar da?
Informazio gehiago: dFERIA
Ezkontza festa da, parranda, itxurakeria, pozik ez egotea ezinezkoa den egun berezia. Egun horretan guztiok bihurtzen gara aberatsak ez ezik, erromantiko itsu. Txerri hipokritak, izugarrizko Txarriboda baten protagonista.
Imanol eta Mireia aurtengo urtarrilean ezkonduko dira. Zu ere gonbidatuta zaude ezkontza basati honetara.
Aktoreen inprobisazioetatik abiatuta Agurtzane Intxaurragak idatzitako testua.
Informazio gehiago: Hika Teatroa
Ekimen honen barruan nobela bat aukeratu eta liburu horri buruz hitzegitea izango da helburua.
Lehen zita, martxoaren 5ean 19:00etan izango da. Jon Arretxe-ren "19 kamera" aukeratu dugu lehen irakurketa liburu gisa.
Ikasbide elkartean
Gaia: (subiranotasun) destituitzailea.
Abiapuntua: Populismoaz. Joseba Gabilondo. txalaparta. (175-274 orrialdeak).
Urrats euskaltegia
Lehen Karlistaldian borrokatu ostean, Martin Gipuzkoako bere etxera itzuliko da, eta han, harrituta, bere anaia gazte Joakin ohikoa baino askoz ere handiagoa dela aurkituko du. Mundu osoak Lurreko gizon handiena ikusteko ordaindu nahi izango duelakoan, bi anaiek bidaia luze bati ekingo diote, Europan zehar. Bidean, anbizioak, diruak eta ospeak betirako aldatuko dute familiaren patua. Benetako gertakarietan oinarritutako istorio bat.
Antiguo Berri zinemak
Principe zinemak
10 urte pasatu dira 1833ko lehenengo Gerra Karlistatik. Arabako herrixka batean, Alfredo izeneko Diputazioko komisario bat gertakari bat ikertzen ari da, eta arrastoek basoaren sakonean dagoen errementeria beldurgarri batera daramate. Bertan, errementari arriskutsu eta bakarti bat bizi da: Patxi. Inguruko herritarrek hari buruzko istorio ilunak kontatzen dituzte, lapurreta, hilketa eta demonioekin egindako tratuei buruzkoak. Egun batean, Usue izeneko neskatxa batek errementeria misteriotsuan sartzea lortzen du, eta agerian uzten du Patxi Errementariak ezkutatzen duen egia izugarria.
Principe zinemak
Parketarrak egitasmoaren helburua haurrak bere aisialdian euskara gehiago erabiltzea da. Hiriko 8 parke eta jolaslekuetan aurrera eramaten da. Euskaraz jolastea da asmoa, haurren artean edota gurasoekin ari direnean.
Egitasmoa adinaren arabera bereizten da:
ZABU ZIBU: 3-5 urte bitarteko haurrak dituzten familientzat. Helburua euskaraz jolastu ahal izateko tresnak eskaintzea da, beraz behar beharrezkoa da haurrak guraso edo heldu batekin etortzea.
TXIRRINTXON: 6-9 urte bitarteko haurrentzat.