Irakurketa sustatzeko kluba. 6-8 urteko umeentzat gurasoekin. Saio hauetan, ekimen batzuk elkarrekin burutuko dituzte; hala nola irakurketa ozenak, liburuen aurkezpenak, irakurritako liburuei buruzko komentario eta gomendioak, eta liburuez gozatzeko hainbat ekimen lasaiak. Hilean behin, larunbatetan, data hauetan:
2017: azaroak 25.
2018: urtarrilak 27; otsailak 10; martxoak 10; apirilak 14.
Dohainik. Plaza mugatuak. Izena emateko, mezua bidali haurraren izena, jaiotze urtea eta helduaren izena adieraziz haurliburutegia@donostia.eus helbidera.
12:00 Kantujira Bidebietako Gaiteroak taldearekin. Auzoan barrena.
14:30 Herri bazkaria. Hontza Elkartea.
16:30 Mus txapelketa. Hontza Elkartea.
Museoan dagoen hainbat altxor ikusi eta aztertuko ditugu bost zentzumenak erabiliz. Kolore eta usain nahasketa esperimentatuko dugu, kolore bakoitzari usain bat eta usain bakoitzari kolore bat jarriz.
Haurren adina: 5-8 urte.
Sarrerak salgai martxoaren 1etik aurrera.
Ikusi hemen museoak familientzako antolatu dituen tailer gehiago.
DJ Txorizo Disko Jartzaileak arazo handi bat izango du bidetik eta ezingo du bere emanaldira iritsi. Hala ere Puski eta Txurruski saltseroek jaia salbatuko dute eta gure pailazoen inprobisaziorako senari esker giro mundialean dantzan jarriko dute txikienetik handienera.
Adin tartea. Ume eta helduentzako
Ez da lan makala familian proiektuak egitea. Haurrengan fokua jarri eta haurren interesetatik abitatuz, familia osoak elkarrekin zerbait sortzea lan zaila izan daiteke, batez ere denbora edo leku egokirik ez dugunean. Erronka honi heldu asmoz ekingo diogu Do It in Familyren laugarren edizioari.
Txoriak sakonago ezagutuko ditugu eta beraintzako txoko bat egingo dugu gure etxeko balkoian ipintzeko.
Kutxa Ekogunea
12:00 Kantujira Bidebietako Gaiteroak taldearekin. Auzoan barrena.
14:30 Herri bazkaria. Hontza Elkartea.
16:30 Mus txapelketa. Hontza Elkartea.
10 urte pasatu dira 1833ko lehenengo Gerra Karlistatik. Arabako herrixka batean, Alfredo izeneko Diputazioko komisario bat gertakari bat ikertzen ari da, eta arrastoek basoaren sakonean dagoen errementeria beldurgarri batera daramate. Bertan, errementari arriskutsu eta bakarti bat bizi da: Patxi. Inguruko herritarrek hari buruzko istorio ilunak kontatzen dituzte, lapurreta, hilketa eta demonioekin egindako tratuei buruzkoak. Egun batean, Usue izeneko neskatxa batek errementeria misteriotsuan sartzea lortzen du, eta agerian uzten du Patxi Errementariak ezkutatzen duen egia izugarria.
Principe zinemak
Adamek, 13 urteko mutiko arraro batek, oso bilaketa ausarta eta epika hasten du aspaldian bere aita desagertuaren misterioaren berri izateko. Laster ohartzen da bere aita Bigfoot ezizenez ospetsua dena dela, duela urte asko basoan ezkutatu zena bere familia eta bere burua babesteko HairCorengatik, korporazio zientifikoa oso ezaguna beren DNA bereziarekin ikerketak egiteko irrikan dagoena. Aita eta semea hasten direnean galdutako denbora berreskuratzen, Adam imajina ezin zitekeen botere bereziak dituela konturatzen da. Dena den, ez dakitena da HairCo beren atzetik dabilela Adamek uzten dituen aztarnei esker.
Antiguo Berri zinemak
Lehen Karlistaldian borrokatu ostean, Martin Gipuzkoako bere etxera itzuliko da, eta han, harrituta, bere anaia gazte Joakin ohikoa baino askoz ere handiagoa dela aurkituko du. Mundu osoak Lurreko gizon handiena ikusteko ordaindu nahi izango duelakoan, bi anaiek bidaia luze bati ekingo diote, Europan zehar. Bidean, anbizioak, diruak eta ospeak betirako aldatuko dute familiaren patua. Benetako gertakarietan oinarritutako istorio bat.
Antiguo Berri zinemak
Principe zinemak