Bagera elkarteak Irakurketa Errazeko Taldea antolatzen du, batera irakurtzeko elkartzen den taldea. Modu guztiz ludiko, dinamiko eta atseginean irakurriko dugu.
Euskara ikasten ari den edo euskaraz irakurtzeko ohiturarik ez duen jendeari zuzendua dago taldea. Euskaraz irakurtzearen lilura suspertzea eta testua ulertuz gozatzea dira helburuak, irakurleen artean irakurketa eta mintzamena piztuz.
Beste planeta bateko izaki txiki bat abandonaturik geratu da lurrean.
Bertsio ingelesa. azpitituluak euskaraz
"Ama, izar bat izango naiz?" Bai, Miren Maitederren ametsa izar bilakatzea da, baina zein ote da izarretarako bidea, non ote dago eta... zenbatekoa da bidesaria? Ikusi eta ikasi. Umorez nahiz ironiaz zipriztindutako antzerki musikal bat da hau, gezurrezko amets desiratuak sortzen nahiz zapuzten eta amesgaizto ere bihurtzen direneko tragikomedia bat. Bizitza ez da ametsa, bizitza kabareta da.
Parketarrak egitasmoaren helburua haurrak bere aisialdian euskara gehiago erabiltzea da. Hiriko 8 parke eta jolaslekuetan aurrera eramaten da. Euskaraz jolastea da asmoa, haurren artean edota gurasoekin ari direnean.
Egitasmoa adinaren arabera bereizten da:
ZABU ZIBU: 3-5 urte bitarteko haurrak dituzten familientzat. Helburua euskaraz jolastu ahal izateko tresnak eskaintzea da, beraz behar beharrezkoa da haurrak guraso edo heldu batekin etortzea.
TXIRRINTXON: 6-9 urte bitarteko haurrentzat.
Bidaia taldeak ezohizko bezain musika bidaia aberatsa proposatzen digu, «HITZA» bere disko berria argitaratuz. Mixel Ducau eta Caroline Phillips bikoteak Euskal Herriko melodiak uztartzen ditu munduko beste soinuekin batera. Amets Arzallus, Aitor Sarasua, Daniel Landart eta Xabier Amuriza olerkarien hitzekin 9 abesti gehi tema instrumental batekin osatua da laugarren opus hori. Jatorrizko instrumentazioak (zarrabetea, albokak, «open tuning» folk gitarra, banbuzko klarinetea) eta ritmo sendo batzuek (kasik rock batzuetan), euskal kantagintza garaikide bat sortzen dute.
Ahotsa, zarrabetea:Caroline Phillips
Ahotsa, gitarra, albokak, flautak, banbuzko klarinetea: Mixel Ducau
Fretless baxua: Matthieu Haramboure
Perkusioak: Fred Faure
Donostia Kulturak hiriko hainbat kultur gunetan antolatutako Poesialdiaren barruan, Aietek munduko haur poesiari egingo dio tarte Xabier Olasoren errezitaldiarekin.
Poesaldia 2018 jaialdiaren barruan, Olerkiaren Txokoa & Cuarteto Abreu. Poesia errezitaldia musikatuta.
Intxaurrondo Kultur Etxeko Liburutegia
10 urte pasatu dira 1833ko lehenengo Gerra Karlistatik. Arabako herrixka batean, Alfredo izeneko Diputazioko komisario bat gertakari bat ikertzen ari da, eta arrastoek basoaren sakonean dagoen errementeria beldurgarri batera daramate. Bertan, errementari arriskutsu eta bakarti bat bizi da: Patxi. Inguruko herritarrek hari buruzko istorio ilunak kontatzen dituzte, lapurreta, hilketa eta demonioekin egindako tratuei buruzkoak. Egun batean, Usue izeneko neskatxa batek errementeria misteriotsuan sartzea lortzen du, eta agerian uzten du Patxi Errementariak ezkutatzen duen egia izugarria.
Antiguo Berri zinemak
Principe zinemak
Iñaki Martiarena "Mattin"en erakusketa honetan oinarritzen da aurtengo XVII Lugaritz Ikertze Ipuin Lehiaketa.
Andoni Tolosa "Morau" abeslari hernaniarraren Egunsentiak alperrentzat kantutegirako sortutako linograbatu bilduma egongo da ikusgai. Linograbatua teknika, aspaldikoa da. Linoleozko xaflan, tresna zorrotzak erabiliz, ebakia eginez sortzen du artistak irudia. Behin xaflan irudia egin ondoren, tintaz busti eta paperean kopia egiten da. Indar handiko irudiak sortu ditu Mattinek.