Ez dira Top-manta, ez! Ezta ferietako salerosleak ere, ez...bi komiko dira, beraien atrezzoa kale erdian saltzen ari direnak. Zergatik? Ez da zaila jakitea... Antzerki talde zahar batetako bi aktoreak bere egoera ekonomikoa latza dela eta guztia saldu beharrean aurkitzen dira.
Info. +: Antzerkia kalean
Artea eta mitoa. Pradoko jainkoak erakusketara bisita gidatua.
Bisita gidatu hau doakoa da erakusketarako sarrera eskuratuta. Bisita gidaturao txartelak bisita baino 30 minutu lehenagotik har daitezke museoko harreran.
11:00etan euskaraz eta 18:00etan gaztelaniaz.
Talde bakoitzeko, gehienez 25 lagun
Taldeentzako bisita gidatuak ere adostu daitezke: stm_erreserbak@donostia.eus / 943 48 15 61
DJ Makala-ren eskutik. Kutxa Kultur-en (Tabakalerako 4. solairuan).
Adina: 6-9 urte
15 lagun gehienez
Belaunaldi berriko mugikorrek, tabletek eta antzeko gailuek eskaintzen dituzten musika aplikazio berriekin arituko gara era erraz, intuitibo eta dibertigarrian.
Parte hartzeko derrigorrez smartphonea, tableta edo iPod Touch-a + aurikularrak eraman behar dira.
Gailuek ere, gutxienez, hurrengo aplikazioetatik 2 instalaturik izan behar dituzte, baita 2 abesti ere (nahiago direnak):
1. Toc and Roll (1,95 ANDROID / 2,29 IOS)
2. Bebot (1,99 ANDROID / 2,29 IOS)
3. Djay 2 (2,99 ANDROID / 2,29 IOS)
Taldea betez gero, beste talde bat antolatzen ahaleginduko gara. Bigarren taldea osatzeko, infojazz@donostia.eus helbidera idatzi mesedez.
Tailerretan izena emateko azken eguna: uztailak 26.
Informazio gehiago: www.txikijazz.eus
Kearen artxibogileak fabrika honetako langile ohiek eta egungo langileek osatutako talde bat da. Aldizka, bilerak egiten ditu2016ko irailaz geroztik, besteak beste, Sotoan aurkezten dugun erakusketari elkarrekin forma emateko. Talde-prozesu horretan Tabacalerako eta Tabakalerako istorioei buruzko artxibo komunitario bat eraiki dugu.
Narrazioak normalean eraikitzen diren moduei buruzko gogoeta egin nahi dugu, eta ofizial deitutako artxiboetan agertzen ez diren materialen zati bat jaso dugu hemen. Argazkiak, agiriak, bideoak, audioak eta objektuak dira, batzuk lan-prozesuan sortuak, baina gehienak leku horretako langile ohiek urte luzez gordeak. Horrenbestez, etxeko artxiboak irekiko ditugu; berez, ez ziren gorde jendaurrean erakusteko, baina urteak igaro ahala, garrantzitsu bihurtu dira eta gure iraganaren irakurketa kritikoa egiteko aukera ematen dute, eta, beraz, baita gure orainaldiarena ere. Alderdi biografikoari, afektiboari edo gatazkatsuari lotutako gaietan jarri dugu arreta, eta horien bitartez, orokorrean historiaren ideia eta zehazki fabrika honen historia zabaldu nahi duten kontakizunak aurkezten ditugu.
Bas(h)oan honetako 12 abestietatik 5 Robbie Bashoren konposizioen bertsioak dira, kasu batzuetan euskaratuak, osorik edo tarteka. Beste bat, berriz, "Maitiak bilhua holli", kantu zuberotar herrikoia dugu. Gainerakoak, azkenik, taldearen berezko konposizioak dira. Hala ere, taldearen bahetik iragazi ondoren, denen artean mailarik goreneko unitate sendoa osatzen dute, musikarion bertsatilitateari eta abileziari esker. Urtetan landutako ahotsaren espresibitateak, tarteka epikoa eta tarteka sentibera, kantu iradokitzaile bezain hunkigarri hauek argitzen ditu, arrago zabal eta oparo bat erakusten digula. Halaber, Itxaro Borda gure herriko kantutegian diren letragilerik handienen pare ageri zaigu.
Donostiako Loiola auzoko jaietan ez da zuzeneko musikarik faltako. Uztailaren 28an Dosis Grey eta Anai taldeak ariko dira gaueko 23:00etatik aurrera.
Dosis Gray:
Lau musikari beteranoz ostutako punk rock talde Donostiarra. Grabatu berri dute beraien lan luzea Bilboko Silver Recording estudioan Martin Capsula productore izanda.
Anai:
Power duo talde rockero Astigartarra. Bisai, Vómito, thanks to losers taldeetan ibilitako jendearekin.
Ekaitz gogor bat iristear dela Eliasek larrialdi deia jasoko du Portu Handi iritik, Zulo Beltza izeneko haitzuloan arazoak dituen itsasontzi bat erreskatzera Joan dadin. Erreskatean oso adoretsu jokatu ondoren, Portu Handiko erreskate-ontzi izatea eskainiko diote. Hortaz, Eliasek bere betiko lagunak utzi eta hiri handira joko du, han lanari ekiteko asmoz. Baina Portu Handin erreskate-ontzi izatea uste baino askoz zeregin zailagoa da. Arratsalde batez, talka egingo du bertako talde batekin. Izan ere, metal preziatu bat ateratzeko hondealanetan ari direla jakin du, eta metal horrek Kliman eragina duten uhin eletromagnetikoak igortzen dituela. Konturatuko al da Elias legez kanpoko hondealanak geldiarazteko ezinbestekoa duela bere lagunean laguntza?
Erakusketak arte-korronte horretako funtsezko 100 bat lan biltzen ditu, estiloaren 5 ordezkari nagusienak: Andy Warhol, Keith Haring, Robert Indiana, Roy Lichtenstein eta Robert Rauschenberg.
Pop artearen ezaugarria da komunikabideen eta publizitatearen mundutik hartutako irudiak eta gaiak erabiltzen dituela. Mugimendua 1950eko hamarkadaren erdialdean jaio zen, Ingalaterran, espresionismo abstraktuari aurre egiteko arte-korronte berri gisa, hura estilo hutsa eta elitista zela baitzeritzoten. Mugimendu berria Estatu Batuetara hedatu zen berehala, eta bertan izan zuen proiekzio handiena.