Oharra: 24ean eta 25ean ez da emanaldirik izango.
Royal School of Arts eskolara joateko ametsa bete zuen Naiak pasa den urtean. Elik eta Garik ere, hainbat gaizki ulertuen ostean, elkarrekin bukatu zuten udalekuan eta Markelek... Markelek Markel izaten jarraitu zuen.
Baina horiek guztiak pasa den urteko kontuak dira. Udara iritsi da berriro ere eta Basakabik ateak zabaldu ditu, Zuzen buru duela. Eta honekin batera, abentura, maitasun istorio eta lagunen arteko kontu berriak sortuko dira. Batzuetan umorez beteak, beste batzuetan berriz, negarra eragingo digutenak.
Aurreko urteetan bezala, antzerki obra musikala izango da hau. Telebistan ikusi ahal izango diren istorio eta gora beherak laburtu eta moldatuko dituen ikuskizuna.
Informazio gehiago: Pausoka Entertaiment
ALDE EDO ALDE ERAKUSKETA
Bagerak eta 2016 hiriburutzak Euskarriak proiektuaren baitan sortu zen egitasmoa izan zen. Sarean izan zuen arrakasta ikusita 2017an Bagera elkartearen 25. urteurrena zela eta, euskaldunok egunerokoan bizi ditugun egoerak lantzeko euskarri moduan erabili zuen, hilero gai ezberdin bat landuz. Umorea eta kritika dira nagusi eta euskararen gaineko diskurtsoen inguruan gogoeta egitea dute helburu.
IRUTXULOKO HITZAKO AZALAK
Bageraren 25. Urteurrenaren harira, etorkizuneko auzo ideala irudikatzeko ahalegina egin zuten hainbat auzotan. 14 panelek osatzen dute erakusketa. Panel bakoitzean auzo bakoitzak fikziozko Irutxuloko Hitzako azala irudikatzen du.
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 10:00 - 14:00 / 16:00 - 21:00
Gabonetako ordutegia:
Abenduak 21etik urtarrilak 6ra arte: 10:00 - 14:00.
Abenduak 26 eta urtarrilak 2: 10:00-14:00 / 16:00-19:00.
Kultur etxearen hirugarren solairuko korridorean.
Olentzero erabat lanpetuta dabil 24 gaueko banaketa gertu dagoelako. Hau dela eta bere lagunak bidali ditu Ekogunera hainbat kontu adieraztera. Zer esango digute Olentzeroren lagunek? Goazen denak batera beraien bila!
Zuek, baduzue Olentzeroarentzako mezurik? Beraiek eramango diote!
Izena emateko azken eguna: 2018-12-19
Ekaitza lehertu da landako lan egun gogor baten ondoren. Atertu duenean, bizitza erne da lehen agor zen lurretik. Fruitu bat hazi eta heldu da, bizirik eutsi die izurrien erasoei, eta sagardoaren bizigai izango den sagar bihurtu da. Orduan, uzta ospatzeko tenorea da, topa egitekoa eta maitasunaren festan murgiltzekoa.
Bizitzaren zikloari buruzko istorio bat, bizirik irauteko borrokarena. Horretan, denboraren iragatea naturaren ibilbideak markatuko du. Eta dantza da hori kontatzeko hautatutako hizkuntza. Musikak eguneroko zereginei lagunduko die. Bizitza erritmoa da!