Euskal Metal Fest jaialdiaren X. Urteurreneko lehen data ostiralean izango da eta bertan Soziedad Alkoholika taldea izango da kartelburu. Gasteiztarrekin batera arituko dira Elbereth (speed, trash & heavy metal), Demonik (metal & trash), In Vain (death & black metal) eta Dawn of Extinction (metalcore, death & trash metal).
Soziedad Alkoholikak Sistema Antisocial diskoa kaleratu zuen 2017ko martxoan eta disko horrekin bueltatu ziren eszenatokietara Juan (abeslaria), Jimmy (gitarra), Pirulo (baxua), Iñigo (gitarra) eta Alfred (bateria).
Musika independentearen munduan eragin handiko banda da. Thrash, Hardcore eta Metal estiloak uztartzen dituzte abesti sendo eta testu esplizituen bitartez berezko ezaugarriak mantenduz.
Ehun bat joko industria tradizionala uztartuz, Kulkiren eskutik.
Juan Madariaga NUPeko Historia Garaikideko irakasle titularrak bere ikuspegi pertsonala eskainiko digu bisita gidatu berezi honetan.
Jarduera doakoa da baina aurrez izena eman behar da:
/ 943 48 15 61Ikusi hemen Heriotza. Ante la muerte erakusketarekin lotutako jarduera gehiago.
Laurent Cantet Frantzia 114´ JBA azpitituluak euskara
La Ciotat, Frantzia. Antoinek idazketa-tailer batean parte hartzea onartu du. Tailer horretan gazte talde batek gizarteratze-programa baten barruan eleberri bat idatzi behar du Olivia idazle ospetsuaren laguntzarekin.
Informazio gehiago: Idazketa tailerra
David Imazek Euskal Herritik ihes egin behar izan zuen 70eko hamarkadaren erdialdean, traidoretzat hartu zuen bere jendearen gaitzespena ikustean. Kalifornian zorionaldia aurkitu arren, bere lehenaldiak zama bat izaten jarraitzen du oraindik, eta bere erru sentimenduak ez dio uzten bere bizialdiko azken egunei soseguz aurre egiten. Joseba Altuna, txikitako bere laguna, azken agurra ematera joan zaio, eta bide batez konpondu gabeko kontuak argitzera. Aspaldi batean ez zuten elkar ikusi; garaia zen, ordea, egiari aurre egitekoa Bernardo Atxagaren nobela homonimoaren egokitzapen honetan.
Elkar Ilustrazio eta Ipuin lehiaketak haurren eta gazteen artean irakurzaletasuna eta sormena bultzatzea du helburu. Horretarako hiru modalitate antolatu dira, haur eta gazteen adinaren arabera:
Bigarren elkargune espazioa. “Artistekin ikasten dugu”
2019ko apirilak 4 eta 5 (17:00-19:00)
Okasio honetan Tabakalerako egoiliar programako Natalia Suárez Ortiz de Zárate artistarekin topaketa bat proposatzen dugu. Topaketa honen helburua bere lan modua ezagutu eta ikasgelara eramateko estrategia posibleak pentsatzea izango da.
NATALI 2017ko udan sortu zen. Natali Izagirrek, bi urtez Estatu Batuetan barrena ibili ondoren, bere ezinegonak azaleratu nahian, Ixak Arruti usurbildarrarekin elkartu eta proiektu berri honi hasiera eman zion. Bakoitzak bere ibilbidean ikasitakoak elkarbanatuz, estilo ezberdinetako kantu bilduma osatu zuten. Horrela, "Iparrorratzik gabe" kantua kaleratu zuten 2018ko otsailean.
Proiektuari bultzada eta osotasuna emateko asmoz, Gorka Mendizabal, zarauztarra; Andres Insua, patagoniarra; eta Olaia Inziarte, oronoztarrarekin batera taldea osatu zuten. Bost unibertso hauen leherketatik dator NATALIren esentzia.
2018ko irailean, Garate Studioetan, Kaki Arkarazo teknikari eta produktore lanetan zutelarik, laister kaleratuko den NATALIren lehen diska grabatu zuten. Horren lagina da single bezala aukeztu duten "Hitzak" abestia.
Diska entzuten duen oro, musika estilo ezberdinetan barrena eramango du, istorio eta sentimenduz beteriko abentura bat lez.
Mila eta bat Gauetako kontakizun honek herrixka bateko mutiko baten ibilerak dakarzkigu. Bere ahuntz leiala, alfonbra hegalari bat eta hiri handiko kaleetan bizi den neskatila bat lagun dituela, munduan barrena abiatuko da eta hainbat etsai garaitu beharko ditu: sultan boterezale bat, bi kaiman goseti eta gaizkile doilor bat...
Gure kulturaren eta gastronomiaren arteko harreman zoragarria irudikatzen duen bisita gidatua erakusketa iraunkorrean eta Arzak bere saltsan erakusketan barrena. Amaieran, gure historiaren produktu garrantzitsuenetako batzuen dastaketa izango da Bokadon.
Bisita honek gure gastronomiaren historian mugarri izan diren uneak errepasatuko ditu, horietako batean, Arzak sukaldari eta jatetxean geldiune berezia eginez, erakusketaren bidez.
Ikusi hemen San Telmo pil-pilean bisita eta Arzak bere saltsan erakusketarekin lotutako jarduera gehiago.
Sarrerak museoko harreran daude salgai.
Kluba 9, 10 eta 11 urteko gazteei zuzenduta dago. Helburuak sormena, autokontrola, autoestimua, enpatia eta gaitasun sozialak bizkortzea eta sendotzea dira.
Saioetan, parte-hartzaileek tablet bana izango dute euren eskura, ekintza desberdinak burutu ahal izateko. Askotariko ipuinak eta esperientziak izango dira bidaide. Modu zabalean landuko da irakurketa (testuala eta ikus-entzunezkoa), istorioek gugan izan dezaketen magia eraberritzeko eta suspertzeko.
Fernando Morillo idazleak gidatuta
Ostiral hauetan: martxoak 15 eta 22, apirilak 5 eta 12, maiatzak 10 eta 24.
Maiatzeko azkeneko saioan gurasoen parte-hartzea proposatuko da.
Dohainik. Plaza mugatuak. Izena eman behar da e-mail bidez: haurliburutegia@donostia.eus (izen-abizenak, jaiotza-urtea, telefonoa).