Erresuma Batua. Tim Hill.
Adina: Denontzat.
Azpitituluak gaztelaniaz.
Informazio gehiago: Garfield 2
Oharra: lan honen gaztelerazko bertsioa maiatzaren 26an emango da Antzoki Zaharrean.
Milagrosek, bizipoza darion emakumeak, Manuel zakar eta iheskorra ezagutuko du zahar egoitza batean. Milagrosek bizitza maite du, Manuel heriotzaren zain dago. Bien artean egunak itxuraldatu eta beldurrak uxatuko dituen harremana sortuko da
Antzezlana bizitzaren eta azken aukeren aldarrikapena da, duintasunaren inguruko hausnarketa eta erronka berriei eusteko gonbidapena Idazkera errealistari estuki helduta, baina komikigintzaren unibertsoaz eta zinema klasikoaren xarmaz zipriztindua, Argiaren hautsak bihar bertan hasteko moduko beste bizitza hori jorratzen du.
Miren Gojenola, Mikel Laskurain, Ander Iruretagoiena, Ane Salvador dira Luis Elizetxearen lan honen protagonista, Mireia Gabilondoren zuzendaritzapean.
Arzak bere saltsan erakusketarekin lotutako jarduera honetan Juan Mari Arzaken unibertsora hurbilduko gara bost zentzumenen bidez.
Haurren adina: 6-12 urte
Ikusi hemen museoak familientzako antolatu dituen tailer gehiago. Nahi baduzu 2018/2019 ikasturteko haurrentzako eta familientzako programazio osoa deskarga dezakezu (PDF).
Eman izena gure buletinean familia jarduerei buruzko informazioa jasotzeko posta elektronikoan.
Mozoloaren bidea liburuko ilustrazioak osatzen dute erakusketa. Ainara Azpiazu Adurizen marrazkiak XIX. Lugaritz Ikertze Ipuin Lehiaketaren oinarria izango dira.
Informazio gehiago: Ainara Azpiazu Aduriz "Axpi"ren liburuxka (pdf).
Udazkenean hasiko den Gipuzkoako Bertsolari Txapelketarako sailkapen faseko emanaldia.
Bertsolariak: Iñigo Mantzisidor, Iñaki Zelaia, Oier Etxeberria, Josu Ibarguren, Haizea Arana, Ane Beloki.
Oharra: 5 16 urte beherakoentzat / 7 helduak (Soilik Larratxo K.E.ko leihatilan saioaren egun berean)
Heriotza. Ante la muerte erakusketara bisita gidatua.
Bisita gidatu hau doakoa da erakusketarako sarrera eskuratuta. Bisita gidaturako txartelak bisita baino 30 minutu lehenagotik har daitezke museoko harreran.
11:00etan euskaraz eta 18:00etan gaztelaniaz.
Taldeentzako bisita gidatuak ere adostu daitezke: stm_erreserbak@donostia.eus / 943 48 15 61
Zuriñe Hidalgo, Hesian taldeko abeslaria eta ETBko Bagoaz! eta Dantzan Go telebista-saioen aurkezlea, eta Karlos Nguema, Goazen! eta Bagoaz!-eko abeslari, antzezle eta koreografoa datorren maiatzaren 25ean elkartuko dira KUTXA KULTUR-en #izanezberdin gazteekin (12 urtetik aurrerakoekin) agertokietan eta hedabideetan duten esperientzia zabala partekatzeko.
#izanezberdin Kutxa Kultur-eko programa gazteenak arratsalde bat Zuriñe eta Karlosekin igarotzera gonbidatzen zaitu; beraiek eszenatokietan eta lider diren programetan duten esperientzia artistikoa kontatuko dizuete, eta aholkuak eta “trikimailuak” ere emango dizkizuete, zeuen eszenaratzea (dantzan, musikan edo antzerkian) hobetzeko partekatu eta gauzatu ahal izan ditzazuen. Artistikoki hazteko eta aurkezten zareten castingetarako teknikak hobetzeko aukera ona!
Bertso afaria . Bertsolariak: Andoni Egaña, Unai Iturriaga, Jone Uria Albizuri .
Antolatzailea: Istingorra Elkartea
Maider Oleagaren dokumental bat. Elbira Zipitria politikari, hizlari, irakasle, euskalzale eta besteak beste NOR-NORI-NORK paradigmaren asmatzailea nor izan zen aurkitzeko saiakera bat. Proiektuak Ikusmira Berriak laguntza jaso zuen, Eusko Jaurlaritzaren Gidoien Garapenerako laguntza eta Sortze Dokumentalen Produkziorako laguntza ere.