Aldizkariaren 100. urteurrenean, portada bilduma.
Ordutegia: astelehenetik ostiralera: 16:00-20:30
Abendua 06, 25 eta urtarrila 01, 06, 20: itxita
Gabonetako ordutegia (abendua 23 - urtarrila 05): astelehenetik ostiralera: 10:00-14:00
Abendua 26 eta urtarrila 02, ostegunak: 10:00-14:00 / 16:00-19:00
Euskaltzaindiak Euskara Ibiltaria erakusketa ekarri du San Telmo Museora, mendeurrenaren ospakizunen harira. Euskararen Herri Hizkeren Atlasean dago oinarrituta, erakusketak ahozko euskararen aldaerak mapetan erakustea du helburu.
Erakusketa interaktiboa da proposamena; bisitaria euskararen hitz eta hotsekin jolastuko da eta zentzumenek ere izango dute zer esana...
Igor Leturiak euskaraz zuzendutako solasaldian, Yurre Ugarte (Tolosa, 1965) gidolariaren eta Joseba Larratxe (Irun, 1985) marrazkilariaren lana aztertuko dugu. Egileak bertan egongo direlarik.
Yurre Ugarte gipuzkoar idazle eta gidoilaria da. Euskal Herriko Unibertsitatean Kazetaritza ikasi zuen eta ondoren Zinemagintza-Bideogintza eta Argazkilaritza ikasketetan murgildu zen Londresen. Bere lehenengo sei laburmetraiak bertan burutu zituen. Literaturgintzan, 2006. urtean Ezin Ihesi antzezlana idatzi zuen, eta ondoren haur literaturan eta komikigintzan aritu da.
Joseba Larratxe, Josevisky, marrazkilari eta komikigile gipuzkoarra da. Donostian Arkitektura ikasketak egin bitartean Berria egunkarirako eta Nabarra zein Aldiri aldizkarietarako kolaborazioak egiten hasi zen. Bere komikien artean, Isidoro Fagoaga : bada tenorea! eta Eneko Aritza, lehen errege baskoia, besteak beste.
Joana Maiz komikia, egileen arabera, erresistentziari buruzko kontakizun bat da. Bi emakume dira komiki honetako protagonistak. Bata, Joana Maiz gaztea, Euskal Herriaren historiari buruzko dokumental bat filmatu nahian dabilena, eta bestea, Lauren Odriozola, bere bizilekutik kaleratua ez izateko defendatu behar duen adineko emakume baserritarra. Biak batzen dituen zerbait bada: beren ingurunetik baztertu nahi dituzte, baina ez dute amore emango eta egoera zailari aurre egingo diote.
“Aurkezten den lana artista bisual baten, poeta baten eta musikari baten bideak gurutzearen emaitza da. Lur- baso-gorputz konbinaziotik sorturiko kontakizuna da, eta bizitzaren erritmoan ehundua. Denborak errespetatuz. Topaketa eta banaketekin igarotzen da, halabeharra eta maitatzeko, aske izateko premia tartean direla.
Abiapuntua Eli Garmendia eta Roberto Ruiz Antúnez-en arteko gutun-trukea da, Peteris Vasks letoniarraren musikarekin inspirazio eta atzeko oihal gisa. Irudi eta testu bidez garatutako sormen-elkarrizketa. Argazki bakoitzak intuizioak, bertsoak eta hitzak sortzen ditu, aldi berean beste irudi batzuk dituztenak. Biek – argazkilariak eta poetak– musika erabiltzen dute beren intuizioen katalizatzaile gisa. Ezezagun eta esploratu gabekorantz igarotze bat dago elkarrizketa honetan. Letoniar basoa barne-ikerketako bidaiaren jarraipen gisa agertzen da…
Lan hau izaki bakoitzaren barren-barrenean lozorroan dagoen lokarturiko basora sartzeko ate bat da. Eta bere egia, misterio eta edertasunetik gure oinkaden, gure ziurgabetasunaren taupadak entzutera gonbidatzen gaitu.”
80ko hamarkada hasieran mugimendu antinuklearra puri-purian zegoen nazioartean, eta baita Euskal Herrian ere. Kostaldean eraikitzear ziren hiru zentralez gain (Lemoiz, Ea-Ispaster eta Deba), Arguedasen laugarren bat egiteko asmoa zegoen. Horren aurka protestatzeko, mobilizazioak antolatu ziren Tuteran.
Gladys del Estal Ferreño Tuterara joan zen, baina ez zen itzuli. Manifestazio baketsu hartan, Guardia Zibil baten tiroak hil zuen. Film honek, Gladysen gertakariaren harira, garaiko gizartearen onespena lortu zuen mugimendu sozialaren erretratu bat egin nahi du.
Filmari buruzko informazio gehiago: Ez, eskerrik asko! Gladysen leihoa.
Areto Nagusia.
Kuraiosa dokumentala proiektatuko da eta ondoren solasaldia egingo dugu dokumentalaren egilearekin, Nora Alberdirekin.
Antzoki ilun bat, pantaila zuri bat, lau ahots eta pertsona bat. Pantailan agertzen diren lau pertsonek euren gelako leihoa ireki eta barnean gordeak izan dituzten bizipenak eta sentimenduak xuxurlatzen dizkiete antzokian dagoen ikusleari; hala, bere gela propioa arakatzeko beharra sentituko du. Kolokan jarriko duten gai- zerrenda askotarikoa da: emakume edo gizonezko sortu izana, edertasuna, konplexuak, plazerra, maitasuna, orientazio sexuala eta polimaitasuna. Nortasun hegemonikoaren atzean, ikusle bakoitza ere bere nortasunaren inguruan hausnartzen hasiko da.
Itsaspeko gorria hartuta, Ubiken murgilduko gara familian. Sorkuntza lantzeko, materialak deskubritzeko eta horiekin jolasteko saioak dira itsaspeko gorrian egingo ditugunak. Itsaslami, olagarro eta itsas-zaldiak bidelagun izango ditugu bidai honetan. Txikiek eta helduek elkarrekin jolasten esperimentatzeko aukera ezinhobea. Bazatoz?
Haurrak: 1-4 urte (heldu baten laguntzarekin)
Liburu honen egileen ustez, irakaspraktikak teknologiaren beharra du eta orain da teknologiak eta hezkuntzak, ikuspuntu kritiko batetik, bat egiteko unea. Teknologiak berrikuntza ekarri behar dio hezkuntzari, batetik, ikaskuntzan egin beharreko atazak lagunduz edo hobetuz, hots, aurrez aurreko ikaskuntzako kalitatea hobetuz eta, bestetik, ikaskuntzari balio erantsia emanez, hau da, testuinguru digitalean zentzu gehiago duten atazak eta metodoak bultzatuz. Ezaugarri hauek izango lituzkeen hezkuntza irudikatu nahi izan dute liburu honetan, online irakaskuntza eta baliabide digitalak ere kontuan hartuz.
Partaideak: Kepa Sarasola, Amaia Arroyo, Abel Camacho, Mikel Iruskieta, Montse Maritxalar