Euskaltzaindiak Euskara Ibiltaria erakusketa ekarri du San Telmo Museora, mendeurrenaren ospakizunen harira. Euskararen Herri Hizkeren Atlasean dago oinarrituta, erakusketak ahozko euskararen aldaerak mapetan erakustea du helburu.
Erakusketa interaktiboa da proposamena; bisitaria euskararen hitz eta hotsekin jolastuko da eta zentzumenek ere izango dute zer esana...
Hizki formako hamaika aberek euskararen hiztegitik ihes egin dute eta museoan zehar ezkutatu dira. Dirudienez, bakoitzak erosoen sentitzen den ingurunean lekua topatu du. Lagunduko al diguzu bilatzen? Hamaika hizkiak aurkitzea eta horiek osatzen duten palindromoa asmatzea izango da jokoaren helburua. Asmatzen dutenen artean Pamiela argitaletxearen 11 abere ba. palindromo ilustratuen piztegia liburu zozkatuko dira.
Zatoz eta eskatu harreran jokoa egiteko gida!
Zozketan parte hartzeko, gidan idatzi behar da erantzuna eta orria museoko harreran utzi. Zorte on!!
Erakusketa iraunkorrean integratuko den jolas proposamena da, publiko orokorrarentzat eta familientzat, Bigararen eskutik.
Museoko sarrerarekin.
Xaguxarroski konde famatuak otordua egitera gonbidatu ditu hiru pailazoak. Hauek pozik joan dira baina gosea ere kenduko zaie honen benetako nahia jakitean: hauen odola zurrupatzea. Beranduegi ote da? Lortuko ote dute Txirri, Mirri eta Txiribitonek gaztelu horretatik ateratzea?
Informazio gehiago: Txirri, Mirri eta Txiribiton
Antzerki Sorkuntza Lehiaketaren aurtengo edizioko komedia finalista.
Elurrek Londresko The Pink Flamingo klubean egiten du lan. Dantzatzeaz eta kantatzeaz gain, bere showa izatea lortu du eta gauero jende asko joaten da bera ikustera. Harrigarria izan da Elurren eraldaketa. Izan ere, duela 10 urtera arte baserrian bizi zen bere familiarekin. Nola demontre lortu du baserritar euskaldun honek underground mugimenduko modako artista izatea Londresen? Zergatik da Beyonce guzti honen erruduna?
Esnatu Naiz antzerkia, dantza eta musika nahasten dituen showa da. Identitatea, giza-harremanak eta sexualitatea ditu hizpide, besteak beste.
Informazio gehiago: XXIX Poltsiko Antzerki Jaialdia
Poltsiko Sorkuntza Lehiaketaren aurtengo edizioko komedia irabazlea.
Etorkizun berri bat eraikitzeko giltza beraien esku dago. Emakume guzti horiek utzitako ondarearen bidez mundua eraldatzera datoz mesias berria eta bere laguntzailea. Bada garaia bere dohainen ardura hartu eta erronka berriari adarretatik heltzekoa. Bada garaia munduari begiak zabaltzekoa. Bada garaia beren barruan zer dagoen ikusi eta ekintzara pasatzekoa
Informazio gehiago: XXIX. Poltsiko Antzerkia
Barry Barrez irlandarrak gure herrira etorri zenean hamaika berba eta hamaika kontu bitxi ezagutu zituen. Istorio horiek guztiak kontatu eta kantatuko dizkigu barrez lehertzeraino.
Informazio gehiago: XXIX Poltsiko Antzerki Jaialdia
Festa erraldoi bat egingo dugu Euskal Herriko leku ezberdinetatik etorritako animaliekin: astoak, azeriak, txerriak, oilarrak Bai! Iritsi da momentua! Prest zaude zu! Prest nago ni! Prest daude gure lagun berriak! Prest daude gurasoak! Eta animaliak?
Adina: 3 - 11 urte
Bide Ertzean taldeak atsedenaldi mugagabe bat hartu zuen 2016ko abenduan. Ordutik hona, Imanol Ubeda taldeko kantaria bakarkako ibilbidea prestatzen aritu da. Aurrerantzean, Don Inorrez ezizenarekin arituko da.
Antolatzailea: Real Sociedad Fundazioa.
XIV. Bertso Derbia
Otsailaren 9an, Real Sociedad eta Bilboko Athletic Club aurrez aurre arituko dira Reale Arenan. Horren harira Bertso Derbi festaren beste edizio bat egingo da, hartan bertsoek, futbolak eta zaleek bat egiten dute eta. Oraingoan, kartela Carla Schmidtek egin du, Usandizaga BHIko Diseinu grafikoko zikloko ikasle batek.
Hiruna bertsolari errealzale eta athleticzale norgehiagokan arituko dira beren derbi berezian, Antzoki Zaharreko agertokian. Saroi Jauregi izango da gai-jartzailea.
Bertsolariak: Maddalen Arzallus & Andoni Egaña & Onintza Enbeita & Jon Maia & Xabi Paya & Julio Soto.
Aurten Bertso Derbiak hitzaurre bitxi eta dibertigarria izango du Korner jaialdiaren eskutik: Bertsoen aurretik monologoen txanda izango da. Edo hobe esanda, monologolena. Zuhaitz Gurrutxaga aktore eta futbolista ohiak, alde batetik, eta Mirari Martiarena eta Idoia Torregarai umoregileek, bestetik, derbi berezi bat jokatuko dute: monologo formatuan futbola eta bertsolaritzaren arteko lehia taularatuko dute.
Informazio gehiago: Korner
Sarrera librea edukiera bete arte. Gonbidapenak Victoria Eugeniako eta Antzoki Zaharreko lehiatiletan eta Realaren dendetan eskuratu daitezke otsailaren 3tik aurrera.
Lur eta Ametsen gurasoek asteburu honetan ezkontza dute eta bikiak amona Andereren etxean utzi dituzte asteburu pasa. Baina Andereren eta bere katu Baltaxarren boterei esker, ez da asteburu arrunta izango. Bidaia batean murgilduko dira, garai eta sasoi desberdinetan abentura gazigozoak bizituz, gure historian zehar bidaiatuko dute. Beti izango dira beraiek protagonistak, Andere eta Baltaxarren laguntza ordaingabearekin. Baina, tamalez, gaiztoak, sasoi eta garai desberdinetan, ia beti izango dituzte atzetik.