Euskaltzaindiak Euskara Ibiltaria erakusketa ekarri du San Telmo Museora, mendeurrenaren ospakizunen harira. Euskararen Herri Hizkeren Atlasean dago oinarrituta, erakusketak ahozko euskararen aldaerak mapetan erakustea du helburu.
Erakusketa interaktiboa da proposamena; bisitaria euskararen hitz eta hotsekin jolastuko da eta zentzumenek ere izango dute zer esana...
Hizki formako hamaika aberek euskararen hiztegitik ihes egin dute eta museoan zehar ezkutatu dira. Dirudienez, bakoitzak erosoen sentitzen den ingurunean lekua topatu du. Lagunduko al diguzu bilatzen? Hamaika hizkiak aurkitzea eta horiek osatzen duten palindromoa asmatzea izango da jokoaren helburua. Asmatzen dutenen artean Pamiela argitaletxearen 11 abere ba. palindromo ilustratuen piztegia liburu zozkatuko dira.
Zatoz eta eskatu harreran jokoa egiteko gida!
Zozketan parte hartzeko, gidan idatzi behar da erantzuna eta orria museoko harreran utzi. Zorte on!!
Erakusketa iraunkorrean integratuko den jolas proposamena da, publiko orokorrarentzat eta familientzat, Bigararen eskutik.
Museoko sarrerarekin.
Katixa Agirrek idatzitako Amek ez dute eta Ione Gorostarzuren Ez da erditzea liburuei buruz arituko dira solasean.
Dinamizatzailea: Iratxe Retolaza
Plastikoak azken mendeko material arrakastatsuena izan dira; denerako eta denean erabiltzen ditugu. Arrakasta horrek, ordea, badu bere ifrentzua: ingurumena poluitzera iritsi dira, eta kalteak eragiten dituzte bizidunetan. Zer egin dezakegu? Zer egin beharko litzateke?
Zientzia eta gizartea bidegurutzean. Eztabaida dezagun
Lau mahai-inguru egingo ditu Elhuyarrek helburu honekin: gizartean kezka sortzen duten gaiak plazaratzea, ikuspegi zientifiko eta kritikoarekin, eta herritarrekin batera eztabaidatzea, herritarren parte-hartzea sustatzeko helburuarekin.
Saio bakoitza gai jakin bati buruzkoa izango da, eta, zeharka, denetan landuko dira ingurumena, berdintasuna eta hizkuntza. Hiru adituk parte hartuko dute saio bakoitzean, gaiari buruz duten ikuspegia eskaintzeko, eta herritarren parte hartzea ere bultzatuko da, Elhuyarreko kide batek gidatutako dinamika baten bitartez.
Hizkuntza: gaztelaniazko aldibereko itzulpena egongo da.
Xarles Videgain Euskaltzainak bisita gidatua eskainiko du Euskara ibiltaria erakusketara
Bisita gidatu hauek doan dira, baina aurrez izena eman behar da:stm_erreserbak@donostia.eus / 943 48 15 61 (astelehenetik ostiralera, 12:00-14:00).
Mintzamena lantzeko eta ondo pasatzeko aukera prestatu dugu otsailaren 13an Bageran, arratsaldeko 18:00etatik 19:00etara. Mintzamena lantzeko mahai jolasak izango dira, beraz, mintzamena lantzeaz gain, ondo pasatzeko aukera paregabea.
Animatuz gero, izena eman behar da otsailaren 12a baino lehen Bagera Elkartera deituz edo webgunearen bidez.