Palindromoen simetria grafikoa eta hotsezkoarekin jolastu eta hitzen topaketa zorizkotik esanahiaren gailentzea zalantzan jarriko duen emanaldia. Musika, hitza eta irudia, aurreraka eta atzeraka. Ulu ala ele.
Eszenatokian: Bigara (Itziar Aranburu, Jon Ander Garcia), Amorante, Ixiar Rozas, Okene Abrego.
Sarrera librea aforoa bete arte. Gonbidapenak errezitalaren egunean bertan jaso ahalko dira Victoria Eugeniako leihatilan 17:00etatik aurrera.