Agenda

  • Al
  • Ar
  • Az
  • Og
  • Or
  • Lr
  • Ig
  • 1
    • Ispilu beltza, DK Irratia
  • 2
    • Pandemocracia, Daniel Innerarity
    • Ispilu beltza, DK Irratia
  • 3
    • Ispilu beltza, DK Irratia
  • 4
    • Ispilu beltza, DK Irratia
  • 5
    • Ispilu beltza, DK Irratia
  • 6
  • 7
  • 8
    • Hoben ordaina, Ian McEwan
      Lugaritz K.E.
  • 9
    • Ene herri txikia, Gaël Faye
  • 10
    • Lola (1981)
      Tabakalera
  • 11
  • 12
    • Death café. Un encuentro para hablar sobre la muerte
  • 13
  • 14
  • 15
  • 16
  • 17
    • Beldurrari beldurra (Angst vor der Angst, 1975)
      Tabakalera
  • 18
  • 19
  • 20
  • 21
  • 22
    • Amoria & Dolore, Elkano, lehen mundubira; Kresala Dantza Taldea
      Victoria Eugenia Antzokia
  • 23
  • 24
  • 25
  • 26
  • 27
  • 28
  • 29
  • 30
Aurrekoa Maiatzak 01 Ostirala Hurrengoa
  • Al
  • Ar
  • Az
  • Og
  • Or
  • Lr
  • Ig
  • 1
    • Ipuinaren ordua: Kaka putza
    • Leihotik begira, zain; Iker Ayestaran
    • Egiantzekotasuna, Kirmen Uribe
  • 2
    • Ipuinaren ordua: Osaba otso
  • 3
    • La Hora del Cuento: Lionel
  • 4
    • Ispilu beltza, DK Irratia
    • Ipuinaren ordua: Urdeburutarrak
    • 1-2, Yolanda Arrieta
  • 5
    • Ispilu beltza, DK Irratia
    • Ipuinaren ordua: Kili txikia
    • Armairua, Iñigo Aranbarri
  • 6
    • Etsipena (Despair – Eine Reise ins Licht, 1978)
      Tabakalera
    • Ipuinaren ordua: Ura gustuko ez zuen krokodiloa
    • Ispilu beltza, DK Irratia
  • 7
    • Ipuinaren ordua: Oliver Button
    • Ispilu beltza, DK Irratia
    • Trena eta zu, Patxi Zubizarreta
  • 8
    • Irakurketa digitalaren kluba
      Liburutegi Nagusia - Haur Saila
    • Ipuinaren ordua: Bidean
    • Ispilu beltza, DK Irratia
  • 9
    • Ipuinaren ordua: Miren marmartia
  • 10
    • Ipuinaren ordua: La verdad de Arturo
  • 11
    • Italia, bizitza hizpide. Anjel Lertxundi
      Lugaritz K.E.
    • Ipuinaren ordua: Periko untxia
    • Ispilu beltza, DK Irratia
  • 12
    • Miñan, Amets Arzallus eta Ibrahima Balde
    • Ispilu beltza, DK Irratia
    • Ipuinaren ordua: Patxi errementaria
  • 13
    • Ipuinaren ordua: Ilargia lapur
    • Ispilu beltza, DK Irratia
    • Mundua lau paretaren artean, Mikel Valverde
  • 14
    • Ipuinaren ordua: Ximunen baratzea
    • Ipuinaren ordua: Ximunen baratza
    • Ispilu beltza, DK Irratia
  • 15
    • Ipuinaren ordua: Ttip eta Ttup
    • Ipuinaren ordua: Ttip eta Ttup
    • Ispilu beltza, DK Irratia
  • 16
    • Ipuinaren ordua: Ilargiaren soinekoa
  • 17
    • Ipuinaren ordua: Boogie bear
  • 18
    • Ispilu beltza, DK Irratia
    • Ipuinaren ordua: Txomin Ipurdiren abenturak
    • Xomorroei kariñoa, Jokin Mitxelena
  • 19
    • Ispilu beltza, DK Irratia
    • Ipuinaren ordua: Muxu bat laztantzeko era
    • Konfitatuak, Sisters and the City
  • 20
    • Ispilu beltza, DK Irratia
  • 21
    • Bikografiak: Gorka Otxoa eta Josemi Beltran
      Bageraren youtube kanalean
    • Ipuinaren ordua: Betiko ipuina
    • Ispilu beltza, DK Irratia
  • 22
    • Irakurketa digitalaren kluba
      Liburutegi Nagusia - Haur Saila
    • Ipuinaren ordua: Hiru txerrikumeak
    • Ispilu beltza, DK Irratia
  • 23
    • Ipuinaren ordua: Zergatik dauka elefanteak tronpa luzea
  • 24
  • 25
    • Ispilu beltza, DK Irratia
    • Ipuinaren ordua: Grufaloaren alaba
  • 26
    • Ipuinaren ordua: Mazapanezko gizontxoa
    • Ispilu beltza, DK Irratia
  • 27
    • Hirugarren belaunaldia (Die dritte Generation, 1979)
      Tabakalera
    • Ipuinaren ordua: urakan neskatila
    • Ispilu beltza, DK Irratia
  • 28
    • Ipuinaren ordua: Hartza ehizatzera goaz
    • Ispilu beltza, DK Irratia
  • 29
    • Supereroankortasuna, markak hausten
    • Ipuinaren ordua: Makilakixki
    • Ispilu beltza, DK Irratia
  • 30
    • Ipuinaren ordua: Gaueko liburutegia
  • 31

Ipuinaren ordua: Kaka putza

Maiatzak 01 • 16:00 • Literaktum

Haurrentzako ipuin kontaketa, Lur Kortak eskainia. Ipuina online entzun eta ikusi ahal izango da gure Youtubeko kanaleko zerrenda honetan.

Bideoa maiatzaren 1ean 16:00etatik aurrera egongo da ikusgai.

Martxoaren 30ean hasi ziren Ipuinaren Orduaren saio birtualak, Lur Korta eta bere taldearen eskutik. Saioa egunero da, 16:00etan, familia osoari zuzendutako ipuin batekin. Saio hauek euskaraz izango dira, igandeetan izan ezik (horiek gaztelaniaz izango baitira) eta larunbateko saioa zeinu hizkuntzan eta euskaraz izango da. Honako narratzaile hauen saioez gozatzeko aukera izango da: Lur Usabiaga, Izaskun Mujika, Saioa Aizpurua, Kattalin Ansorena, Amaia Ipuin, Iraitz Lizarraga eta Lur Korta.

Gehiago irakurri

Leihotik begira, zain; Iker Ayestaran

Maiatzak 01 • 13:00 • Literatura

Iker Ayestaran (Donostia, 1976). Diseinu Grafikoa ikasi zuen Donostiako Arte Aplikatuen Eskolan, ondoren argazkigintza Amaiur eskolan. Diseinatzaile eta ilustrazio-lanak tartekatzen ditu: liburuak, filmetako kartelak (Loreak, 80 Egunean, Ladri di Biciclette 2019) eskulturak... Baina batez ere, egunkari eta aldizkarietarako artikuluak ilustratzen ditu, bertakoak eta nazioarteko hedabideetan argitaratzen direnak: The Washington Post, The New York Times, Boston Globe, Finantial Times, The Daily Telegraph, Wired, Variety, El Correo, La Vanguardia, La Nación, besteak beste.

Koadernoa izeneko egitasmoaren barruan, gure idazle eta ilustratzaileek kontakizun labur argitaragabeak eskainiko dituzte, eta egoera berezi honetarako bereziki sortutako ilustrazioak. Eguneroko eskaintza izango da –astelehenetik ostiralera–, donostiakultura.eus-etik eta sare sozialetatik. Irudi hauen bilduma osoa HEMEN ikusi ahalko da bilduta Donostia Kulturako webgunean argitaratu ahala.

 

LEIHOTIK BEGIRA, ZAIN

Iker Ayestaranen albuma

Gehiago irakurri

Egiantzekotasuna, Kirmen Uribe

Maiatzak 01 • 12:00 • Literatura

Kirmen Uribe euskal idazleak narrazio labur bat bidali digu New Yorketik. Bertan bizi da azken bi urteotan.

Euskal letren klasiko handia den Pedro Dagerre Axular du protagonista.

Koadernoa izeneko egitasmoaren barruan, gure idazle eta ilustratzaileek kontakizun labur argitaragabeak eskainiko dituzte, eta egoera berezi honetarako bereziki sortutako ilustrazioak. Eguneroko eskaintza izango da –astelehenetik ostiralera–, donostiakultura.eus-etik eta sare sozialetatik. Zenbait idazle ezagunek, hala nola Juan Kruz Igerabide, Luisa Etxenike, Mila Beldarrain, Julia Otxoa, Jabier Etxaniz, Aritz Gorrotxategi, Oier Guillan eta Ana Malagonek, agindu digute DKEtxean Kuadernoa programaren lehen egunotan parte hartuko dutela.

 

EGIANTZEKOTASUNA

Pedro Agerre Axular Sarako erretore eta idazleak entzute handia lortu zuen bizian.

Berari buruz gauza asko kontatzen ziren.

Nola Salamancan ikasi zuen deabruaren leizean. Nola ikaskideek aitortzen zuten infernuko maisua bera baino bizkorragoa zela ikaslea. Nola lapurtu zion deabruak itzala, eta nola gerizperik gabe bizi izan zen, heriotzako egunera arte.

Galtzagorrien altzoan Europa erdia hegan zeharkatu zuela, hori ere esaten zen. Erromara hegazkinen abiaduran iritsi eta salbatu egin zuela nor eta Aita Santua, orduan ere deabruaren atzamarretatik. Etxera itzultzean izotza omen zeukan arropan, hegazkinen hegoetako horma.

Kontatzen zen azkenik nola berreskuratu zuen bere itzala, San Juan egunean eta eguerdiz, eta segurua zela bera zerura sartu zela.

Kontu horiek denak esaten ziren gure Axularri buruz.

Eta jendeak denak sinesten zituen, zirkinik egin gabe.

Alabaina, haren arreba ezkongabea haurdun geratu eta etxetik bota zuela, hori ez. Abizena ere ukatu zion, bere fama ez zikintzeko.

Baina hori ez zuen inork sinesten.

Nola egingo zuen ba hori gure Axularrek.

Kirmen Uribe

Gehiago irakurri