Bisita gidatua Deabrua ote. Bruegeldarren mundua erakusketara.
10:30ean euskaraz 18:00etan (COMPLETO) eta 19:00etan gaztelaniaz.Bisita gidatu hau doakoa da (hala bisita bera, nola museorako sarrera), baina beharrezkoa da aurrez izena ematea: stm_erreserbak@donostia.eus / 943 48 15 61 (astelehenetik ostiralera, 12:00-14:00).
Edukiera mugatua.
Olatz Salvador musikariaren emanaldia (edukiera kontrolatua)
Txikitatik hasi zen musikarekin duen lotura garatzen. Haurtzaroan hasi zituen piano eta solfeo ikasketak eta nerabezaroan hasi zen gitarrarekin lehen akordeak jotzen era autodidakta batean. Bere formakuntza musikalean oso baliagarritzat ditu, baita ere, bai Ainara Ortega musikariarekin hartutako ahots teknika klaseak, bai Donostiako Musika eta Dantza eskolan jasotako harmonia eta baxu ikasketak.
20 urte zituela, oraindik teklista den Skakeitan taldean hammond soinuak eta sintetizadoreak jotzen hasi zen.
Aurten ere, harrijasotzaileek 135 kilo inguruko harria, Igeldoko labarretatik ateratakoa, altxatuko dute, Trinitate plazan.
Parte hartzaileak: Jokin Eizmendi, Gorka Etxeberria, Aimar Galarraga, Imanol Illarramendi "Kortaberri", Mikel Lopetegi "Urra", Alejandro Merlo, Jagoba Otaegi, Xabier Peñagarikano "Peña", Beñat Telleria "Telleria IV" eta Jon Unanue Goenatxo III.
Adi sarreren salmentari: online eta Antzoki Zaharra eta Victoria Eugenia Antzokiko leihatiletan. Edukiera mugatua.
Probaren egunean ez da takilarik jarriko Trinitate plazan.