Hitzaldi honetan gipuzkoarren iragana aztertuko du Iñaki Garridok Gipuzkoak aurten ospatzen dituen hainbat V. mendeurren kontuan hartuz, horiekin lotutako pertsonaia baten, Elkanoren, eta bere abizen eta familia armarriaren bidez.
Hitzaldi hau hileroko lehen igandeetan egiten den Hileko Obra zikloaren barruan dago. Ziklo honetan hainbat aditut historiari buruzko gaietan sakontzen dute museoko bildumaren pieza bat abiapuntu hartuta, kasu honetan Jesus, zutabera lotuta (anonimoa) koadroa.
Doan, hitzaldia presentzialki ikusteko lekua erreserbatu behar da web bidez. Erreserbak egiteko epea jarduera baino 15 egun lehenago zabalduko da.
Jesus, zutabera lotuta. Anonimoa
D'Ortagnan gaztearen istorioa kontatzen du, Mosketxakur izateko ametsa betetzera Parisera doan mutil sutsu eta errugabea. Han, lagun leial bat ezagutuko du, Pom sagua; Mosketxakur ospetsuekin bat egingo du (Athos, Portos eta Aramis); Juliettez maiteminduko da; Milady izeneko katu espioiarekin txundituta geldituko da; eta Richelieu kardinal gaiztoari aurre egingo dio. Rofy ahaztu gabe, behin baino gehiagotan salbatuko duen D’Ortagnanen zaldia.
Oltxiak bizitzeko leku baten bila dabiltza, baina inon ez dira ongi etorriak sentitzen. Usain txarra dute, eta gizaki gehienek ez dituzte ondoan nahi. Familiaren dragoia Kirasterriko zabortegian lurreratzen denean, oltxiak berehala sentitzen dira etxean bezala, eta bertan bizitzen jartzea erabakitzen dute. Baina gauzak ez dira euren uste bezain errazak izango, eta Kirasterriko herritarrei frogatu beharko diete elkarrekin bat eginda hiria salba dezaketela.