Albisteak

Euskara Zerbitzuak gurasoak animatzen ditu seme-alaben matrikulazioa D ereduan egitera

2018-01-23

Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuak, eskolen matrikulazio-epea urtarrilaren 29tik otsailaren 9ra zabalik egongo dela aprobetxatuz, gurasoak animatu nahi ditu seme-alabak D ereduan matrikulatzera. Izan ere, euskara jakiteak garrantzi handia dauka eta Euskara Zerbitzuak erabaki honen aurrean etorkizunera begiratzea gomendatzen du.

Gehiago irakurri

Merkatarientzako eta Ostalarientzako euskara ikastaroetan izena emateko epea zabaldu da

2018-01-22

Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuak, hiriko merkatarien eta ostalarien elkarte eta federazioekin batera, urtean bitan euskara ikastaroak antolatzen ditu. Oraingoan, otsailean hasiko diren ikastaroen izen-ematea zabaldu da, urtarrilaren 22tik 31ra (biak barne) izango da. Klaseak astean bitan izango dira eta hiru ordutegi izango dira: goizean, eguerdian eta arratsaldean.

Gehiago irakurri

UEUk udaberriko ikastaroen eskaintza zabaldu du

2018-01-18

Udako Euskal Unibertsitateak (UEU), 2018ko Udaberriko Eskaintzaren barruan, hainbat on-line ikastaro antolatu ditu. Ikastaro guztien izen-ematea zabalik dago eta, ikastaroaren arabera, epea zabalagoa da. Bestalde, ikastaro guztiek matrikula-prezio jakin bat badute ere, ikasleek, langabetuek, erretiratuek, zein bazkideek hainbat beherapen dituzte.

Gehiago irakurri

Nortasuna Sarean Jardunaldia antolatuko dute enpresa txikiek eta ertainek Sarean ikusgarriak izateko

2018-01-11

TaPuntu kooperatibak Nortasuna Sarean Jardunaldia antolatu du datorren urtarrilaren 24an, asteazkenean, Koldo Mitxelena Kulturunean arratsaldeko 18:30ean. Jardunaldia enpresa txiki zein ertaineko arduradunentzat zuzenduta dago eta helburua da negozioek/ proiektuek sarean ikusgarriak izaten lortzea.

Gehiago irakurri

Euskaragidan harpidetza egiteak baditu lehenengo saridunak

2018-01-11

Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuak euskaragida.eus izeneko euskarazko kultura eta aisialdirako produktuen gida argitaratu zuen eta, harpidetzak saritzeko, hilero hainbat zozketa burutu ditu. Zozketaren irabazleak bi harpidedun izango dira eta bakoitzak 50 euroko bonoa jasoko du ekimenean partzen duten liburu-dendetan trukatzeko.

Gehiago irakurri

Mintzalagunen izen-ematea zabalik dago

2018-01-08

Bagera elkarteak Mintzalaguna egitasmoan izena emateko epea zabaldu du. Izen-ematea urtarrilaren 9tik 24ra bitartean izango da eta sortzen diren taldeak otsailetik ekainera arituko dira. Mintzalaguna egitasmoak euskaraz aritzeko ohitura, trebetasuna eta erraztasuna lortu nahi duenak euskaraz normaltasunez aritzen den batekin batera egitea du helburu.

Gehiago irakurri

"Euskaraldia, 11 egun euskaraz Donostian" ekimena aurkeztu dute

2017-12-01

“Euskaraldia 11 egun euskaraz Donostian” ekimena aurkeztu zuten larunbatean Donostiako udaletxeko batzar-aretoan. 2018ko azaroaren 23tik abenduaren 3ra aurrera eramango den jarduera aurkeztu zuten Eneko Goia Donostiako alkateak, Miren Azkarate zinegotziak eta Aitziber Gurutzeaga Bagera elkarteko kideek.

Gehiago irakurri

Nerabeentzako hedabide berria jaio da

2017-11-07

BEITU! Nerabeei zuzenduriko hedabide digitala sortu du GAZTEZULOK. 14-18 urte bitarteko gazteentzat diseinatuta, aisialdiarekin lotutako euskarazko edukiak jasoko dituzte mugikorrean zuzenean. Zein da helburua? Gazteek aisialdian kontsumitzen dutena euskaraz eta eskura edukitzea.

Gehiago irakurri

Aforismo lehiaketa sarien banaketa abenduaren 15ean izango da

2017-11-18

Oihenart aforismoen lehiaketa  EHUko Filosofia eta Hezkuntza Zientzien fakultateak antolatzen du, Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuaren laguntzarekin. Edonork parte har dezake bertan eta aurtengo sari banaketa abenduaren 15ean 12etan EHUko Filosofia eta Hezkuntza Zientzien fakultatean izango da. Irabazleak izan dira: Ekaitz Goikoetxea Asurabarrena eta Juan Ramon Alberdi Ibarmia.

Gehiago irakurri

Donostiako 1.247 establezimendu atxikitu dira “Merkataritzan eta ostalaritzan ere euskaraz” egitasmora

2017-06-28

Donostiako 1.247 establezimendutan euskaraz hitz egiteko eta euskaraz artatuak izateko aukera bermatuta dute herritarrek. Donostiako Udalak merkataritza, ostalaritza eta zerbitzuen sektoreko establezimenduetan euskara sustatzeko abian jarritako kanpainarekin bat egin dute horiek guztiak. Hiru urte iraun duen lehen fase honetan 4.576 establezimendu bisitatu dira eta horietatik 1.247k bat egin dute egitasmoarekin.

Gehiago irakurri