Albisteak

“Altza Hadi 21 egun euskaraz” eta “Baietz 20 egun euskaraz Intxaurrondon” ekimenak aurkeztu dituzte

Prentsaurrekoaren argazkia

Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko

Altza eta Intxaurrondoko euskararen ezagutza eta erabileraren artean dagoen desorekak kezkatuta, bertako euskaldunak aktibatzea da ekimen horien helburu nagusia, hau da, norbanakoen hizkuntza portaeretan eragitea. Eguneroko egoera hauetan euskaraz aritzea eta hortik ikasitakoa konpartitzea da Intxaurrondon eta Altzan proposatu dugun ekimenen helburu nagusietako bat. 

Bi modu daude ekimenean parte hartzeko: Aho-biziak, euskaraz hitz egiteko prest daudenak dira, eta astebetez euskaraz egingo diote ulertzen duenari; eta Belarri-prestak, euskaraz entzuteko prest dauden pertsonak dira. Oso garrantzitsua da dakitenek hitz egitea baina hori bezain garrantzitsua da ulertzen duenak hitz egiten duenari entzutea. Horretarako, lagungarriak egingo zaizkien materialak banatuko zaizkie parte hartzaileei: identifikazio txapak, ideiategiak, zerbitzua euskaraz eskaintzen duten edo ulertzen duten establezimenduen merkataritza planoak… Era berean, merkataritzan euskara ulertzen dutenei belarriprest izateko gonbitea egin nahi zaie.

Dena den, Intxaurrondon eta Altzan egitasmoen oinarriak berdintsuak badira ere, euren artean hainbat ezberdintasun daude:

INTXAURRONDO

    Intxaurrondon 20 egun euskaraz auzo-erronka da eta batzorde horretatik atera da erronka honen proposamena egiteko ideia. Ekimena euskara ulertzen edo hitz egiten duten intxaurrondotar guztiei zuzendua dago. Azaroaren 10ean 19:00etan egingo da hasiera ekitaldia Kultur Etxean eta azaroaren 12tik abenduaren 1a bitarte egingo da ekimena. Berez, Intxaurrondon, hirutik batek ( %37,47) euskaraz daki eta hirutik bik( %66,17) ulertzen du. Erronka beraz, 250 Ahobizi eta 500 Belarriprest lortzea da.


Izen-ematea


ALTZA

    Hainbat eragiletako ordezkariek osatzen dute Altza Hadi batzordea eta Altza Hadi 21 egun euskaraz izena jarri diote egitasmoari. Astebeteko hiru txanda egingo dira, baina txanda bakoitza Altzako gune batean izango da. Hau da, lehenengoa Altzagainan eta Harrian egingo da, bigarrena Larratxon eta hirugarrena Herreran. Hori dela eta, erronka 212 Ahobizi eta 515 Belarriprest lortzea da.

Izen-ematea

Itzuli