Albisteak

Amarako merkataritzan eta ostalaritzan ere euskaraz

Merkataritza egitasmoa Amaran abian jarri aurretik,  horren berri eman nahi diegu bertako ostalari, merkatari, elkarte, eragile eta herritarrei beraien iritziak eta ekarpenak jasotzeko.

Horretarako bilera irekia antolatu du Euskara Zerbitzuak otsailaren 24an,  19:00etan, Amara Bai Elkartean (Amara kalea, 11)

Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuak "Merkataritzan eta ostalaritzan ere euskaraz" kanpainarekin aurrera egiteko asmoa du. 2015eko otsailaren erditik martxoaren bukaera arte Donostiako Erdialdeko, Antigua-Ibaetako eta Amarako establezimenduetan bisitak egingo dira.

Bisita hauetan kanpainaren informazioa emango da eta baldintzak betetzen dituzten establezimenduei egitasmora atxikitzeko gonbidapena egingo zaie.

Horretarako bilera irekia antolatu du Euskara Zerbitzuak:

Data: otsailaren 24a, asteartea

Ordua: 19:00

Lekua: Amara Bai Elkartea (Amara kalea, 11)

Itzuli