Albisteak

Antigua-Ibaetako merkataritzan eta ostalaritzan ere euskaraz

Merkataritza egitasmoa Antiguan eta Ibaetan abian jarri aurretik,  horren berri eman nahi diegu bertako ostalari, merkatari, elkarte, eragile eta herritarrei beraien iritziak eta ekarpenak jasotzeko.

Horretarako bilera irekia antolatu du Euskara Zerbitzuak Antiguan otsailaren 5ean,  19:00etan, Lugaritz Kultur Etxean.

Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuak "Merkataritzan eta ostalaritzan ere euskaraz" kanpainarekin aurrera egiteko asmoa du. 2015eko otsailaren erditik martxoaren bukaera arte Donostiako Erdialdeko eta Antigua-Ibaetako establezimenduetan bisitak egingo dira.

Bisita hauetan kanpainaren informazioa emango da eta baldintzak betetzen dituzten establezimenduei egitasmora atxikitzeko gonbidapena egingo zaie.

Horretarako bilera irekia antolatu du Euskara Zerbitzuak:

Data: otsailaren 5a, osteguna

Ordua: 19:00

Lekua: Lugaritz Kultur Etxea

Itzuli