Albisteak

Antzerki-foruma: eta hik zer?

Antzerki-foruma: eta hik zer? DSS2016EUren proiektu nagusietako bat da, Baketikekin lankidetzan kudeatua. Ekimenaren premisa, elkarbizitza hobea lortzeko lan-metodo gisa beste pertsona baten lekuan jartzea da.

Ezagutza-modu gisa eta gizarte-errealitatea eraldatzeko bide gisa antzerkiko lengoaia erabiliz, Antzerki-foruma: eta hik zer? Ekimenak bi zati ditu: lehen zatian, bi aktorek sei istorio labur interpretatuko dituzte. Istorio horietan gatazkan dagoen gizarte baten berezko eguneroko hainbat bizipen erakusten dira.

Antzerkiaren ondoren foruma dator, elkarrizketarako espazioa. Bigarren zati honetan, bertan bildutakoak istorioetan aldaketa txiki batzuk egitera gonbidatuko dituzte, istorio horrek amaiera positiboagoa izan dezan bilatuz. Gainera, hala nahi duenak, aldaketa horiek oholtza gainera eraman ahalko ditu, aktoreen laguntzarekin eta ikusleen gomendioekin. Era horretan obraren gidoilari eta zuzendari bihurtuko da.

 
Parte hartzeko bi era

Antzerki-foruma: Eta hik zer? proiektuan herritarrek bi modutara hartu ahal izango dute parte: alde batetik, lurraldean programatutako saio batean ikusle gisa parte hartuz (iragarriak daude datozen saioak) eta, bestetik, elkarte edo kolektibo baten barruan saio bat antolatuz (nola egin).

 
Bakearen itsasargiko proiektua

Antzerki-foruma: Eta hik zer? Bakearen itsasargiaren ekimen nagusietakoa da. Bakearen itsasargia DSS2016EUren kultur proiektuaren barruko jarduera-programa bat da, eta antzerkitik hasi eta zuzeneko musika-emanaldietara doazen lengoaiez baliatzen da gizarte adeitsuago, justuago eta solidarioago baten hazia jartzeko helburuarekin. Kulturaren bitartez, itsasargi honen ekimenek anaitasunaren arloa ongarritu nahi dute, haserrea, kexak eta indarkeria baztertu nahi dituen gizarte batean.

Itzuli