Albisteak

AUZOKO egitasmoa Bageraren egoitza berrian

Bagera Elkartean, Donostiako Hernani kaleko 15. zenbakian duen egoitza berrian AUZOKO topagunea jarri nahi dute martxan. Topagune honen helburua, euskaratik urrun dauden auzokideak euskarara hurbiltzea da modu ludiko batean, bakoitzaren jatorria, kultura eta hizkuntza aintzat hartuta.

Astean ordu terdiz elkartuko dira, ostiraletan, 18:00 - 19:30 ordutegian. Apirilaren 17an izango da lehen saioa.

Bagera Elkarteak Topagunearekin batera AUZOKO egitasmoa martxan jarri zuen 2011n (Euskal Herriko beste bost herriekin batera) honako helburu nagusiekin:

1- Euskaratik urrun bizi direnak euskarara hurbildu nahi ditugu. Euskara guztien esku jarri nahi dugu, hizkuntza kalean, jende arten ikasteko aukerak sortuz, hori baita hizkuntza bat norberaganatzeko modurik naturalena.

2- Herritarrak gure herrietako hizkuntza aniztasunaz jabetzea: Gure herrietan gaur egun denetariko doinuak entzun ditzakegu. 20, 30, 40 hizkuntzen hiztunok konpartitzen ditugu kale, eskola, denda, kiroldegi eta abarrak.

3- Hizkuntza desberdinetako herritarrak harremanetan jarri nahi ditugu, norberarena aintzat hartuta, euskara kohesio hizkuntza izan dadin eta etorkizunera begira bide horretan sakondu nahi dela oinarritzat hartuta.

Donostian lehenengo saioak Antiguan antolatu zituzten. Duela bi urte, berriz, Intxaurrondo auzora zabaldu zuten egitasmoa Plazara Goaz Elkartearen laguntzarekin.

Informazio gehiago

 

Itzuli