Albisteak

Beatriz Gudamendik irabazi du Arbaso-Narru esperientzia Donostia Hitzetan ekimenean

 

Beatriz Gudamendi "Islada" hitzarekin irabazi du Arbaso-Narru esperientzia Donostia Hitzetan ekimenean parte hartzeagatik. Donostia Turismoak eta Udaleko Euskara Zerbitzuak #DonostiaHitzetan / A City Word Visiting ekimena jarri zuten abian konfinamenduan, bisitatu ezin gaituztenek,  hitzen bidez bidaia dezaten. 700 donostiar inguruk hartu zuten parte, argazki bat euskarazko hitz kuttunenarekin igota, eta hala, gure hiria eta bere bereizgarri nagusia, euskara, erakutsiz.

Jendeak eskatuta, traola aktibo mantenduko d eta euskarazko hitzak/irudiak partekatzen jarraituko dugu, munduari gure hizkuntza eta hiri berezia erakusteko.

 

Argazkiak eta irudiak sare sozialetan ikus daitezke #DonostiaHitzetan traolarekin eta webgunean: sansebastianturismoa.eus/acitywordvisiting/es. Bigarren fase batean, donostiarren proposamenak nazioarteko publikoari zuzendutako kanpaina batean zabalduko dira.   

 

#DONOSTIAHITZETAN

Itzuli