Albisteak

Bete dezagun Donostia Euskaraz!

Zatoz martxoaren 28an, eguerdiko 12:00etan Donostiako Konstituzio plaza euskaraz betetzera!

Lehenengo hitza euskaraz egiten duzun bakoitzean, euskaraz aritzeko aukera ematen ari zara.

Egun hauetan abian jarritako Donostian ere euskaraz kanpainak euskararen erabilera sustatu nahi du herritarren artean eta espazio publiko zein pribatu guztietan. Donostiako Udala herritarra euskaraz hartzeko prest dauden guneak identifikatzen ari da eta dagoeneko kiroldegiak, kultur etxeak, udal bulegoak eta hiriko 400 establezimendu baino gehiagotan zerbitzua euskaraz emateko gaitasuna dago.


Kontuan hartuta 122.000 donostiar garela euskaraz hitz egiteko edo ulertzeko gai, herritarrak animatu nahi ditugu ahal duten guztietan euskaraz hitz egitera.

Zatoz martxoaren 28an, eguerdiko 12:00etan Donostiako Konstituzio plaza euskaraz betetzera!

Eskuratu zure globoa eta emaiozu zure euskarazko lehen hitza.

Oharra: oraindik ez baduzu zure globoa eskuratu Euskara Zerbitzuaren bulegoan jaso ahal izango duzu globoa, Konstituzio plaza, 2 (9:00-14:00 ordutegia)

Itzuli