Albisteak

Denda eta tabernetako kanpo-errotulazioa euskaraz jartzeko diru laguntzak

Donostiako zerbitzu-enpresa edo establezimenduetako kanpo errotulazioa euskaraz edo euskaraz eta gaztelaniaz jartzeko diru laguntzak ematen ditu Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuak.

Merkataritza eta ostalaritzako establezimenduetako kanpoko errotulazioa euskaraz soilik jartzeagatik gastuaren oinarri ezargarriaren  %30eko diru laguntza emango da, betiere 450 euroko mugapean.

Merkataritza eta ostalaritzako establezimenduetako kanpoko errotulazioa  euskaraz eta gaztelaniaz jartzeagatik gastuaren oinarri ezargarriaren %15eko diru laguntza emango da, betiere 240 euroko mugapean.

Eskabideak urte osoan aurkez daitezke.

Informazio gehiago

Itzuli