Albisteak

Donostiapedia proiektuaren lehen bilera maiatzaren 26an

Donostiapedia proiektuak Interneten dagoen Donostiari buruzko informazioa gehitzea, eta Donostiari buruzko liburu bat idaztea du helburu. Proiektu herrikoia eta partehartzailea da. Parte hartu nahi baduzu, etor zaitez, ostegunean, maiatzaren 26an,  18:30etan Konstituzio plazako Liburuegi Nagusiaren eraikinean, Mandas Dukearen aretoan, egingo den aurkezpenera.

Herrikoia eta parte hartzailea izango den liburu bat egin nahi dugu eta gure hiriaren inguruko ahalik eta gai gehien tratatu nahi ditugu: kirolak, elkarteak, auzoak, kultura, kale izenak, pertsonaiak, eraikinak, arkitektura, ekonomia… Horretarako tresna ezin hobea da Wikipedia, entziklopedia askea eta kolaboratzailea.

Nola lagundu?  Maila askotan parte hartu daiteke eta norberaren araberako inplikazioa baino ez du eskatzen. Lanak batzordeen bitartez koordinatuko dira (gizartea, geografia -arkitektura-toponimia; kultura eta historia), tutore  bat jarriko da eta hilero-hilero hiriko liburutegietan lantegiak antolatuko dira elkarlana antolatzeko eta bultzatzeko.

Zergatik parte hartu? Zure zaletasun berberak dituen jendea ezagutuko duzulako; abenduan egindako lan guztiarekin liburu bat publikatuko dugulako eta bertan zure parte hartzea nabarmenduko delako; liburu ale bat zuretzat izango delako; eta batez ere, hori guztia egiten ondo pasako dugulako.

Honek nola funtzionatzen duen jakin nahi baduzu, zatoz datorren maiatzaren 26an, 18:30etan Konstituzio plazako Liburutegi Nagusiaren eraikinean, Mandas Dukearen aretoan, egingo den aurkezpenera.

Antolatzaileak: Donostia 2016 Kultur Hiriburutza; Udaleko Euskara Zerbitzua eta Berdintasun atala; Donostia Kultura eta Euskal Wikilarien Lankide Taldea.

Itzuli