Albisteak

#EREEUSKARAZ lehiaketako hamar irabazleak ezagutzera eman dira

Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuak merkataritza eta ostalaritza sektoreko hainbat eragilerekin azaroan (Donostiako Sustapena, Donosti SShpos, Gipuzkoako Merkatarien Federazioa, Auzoa, Zaharrean eta Gipuzkoako Ostalaritza Elkartea) martxan jarritako #ereeuskaraz lehiaketaren zozketa egin da, eta baditugu irabazleen izenak.

Lehiaketan parte hartzeko bi modu egon dira.Alde batetik, sare sozialen bidez, hau da twitter eta facebook erabiliz. Horretarako, parte hartu duenak @euskaraz “atsegin dut”sakatudu edo laguna izan behar zuen, eta horrez gain txio bat idatzi behar zuen, #ereeuskaraz traola erabilita. Bestetik, ahozko zerbitzua euskaraz eskaintzeko gaitasuna duen eta “hemen ere euskaraz” eranskailuarekin identifikatutako establezimendu batera joan, euskaraz hitz egin eta bertan zeuden txartel bat betetzea nahikoa izango zen lehiaketan parte hartzeko.

Sare sozialetan kanpainan parte hartu dutenen artean hauek izan dira irabazleak:

 -Nerea Lizarralde

 -Mikel Rodriguez

 -Joseba Gabilondo

 -Asier Basurto

 -Josu Jimenez

Horietako bakoitzak 50 euroko saria jasoko du, eta diru hori egitasmoan parte hartzen duten establezimenduren batean gastatu beharko du urtea bukatu aurretik.

Bestalde, establezimendu batean txartela bete dutenen artean hauek izan dira irabazleak:

 -Gloria Sukia ( Casa Mugica)

 -Eduardo Etxabe ( Kristina belar denda)

 -Intza Oyarzabal ( Vas Garibay)

 -Isabel Iparragirre (Senday)

 -Joannes Agirre ( Aquarium denda)

 Horiek ere 50 euroko saria jasoko dute txartela bete zuten establezimenduan gastatzeko urtea bukatu aurretik.

 

Itzuli