Albisteak

“ESTILO SS”, moda ekitaldi berezia SSHOPS Donostiaren eskutik

Irailaren 21a, igandea, egun berezia izango da Donostiako moda saltokientzat. Egun horretan “Estilo SS” ekitaldia burutuko da, La Perla eta Londres Hotelean.

La Perlan, arratsaldeko 18:00tan (17:30ean photo callean parte hartu nahi bada) Moda Pasarela bat antolatu da. Bertan, Donostiako hainbat saltokik aurkeztuko dute denboraldi berriko eskaintza, Zinemaldira joateko aproposa den look bat barne.

Pasarelara sartzeko aldez aurretik sarrerak erosi beharko dira 6 eurotan. Sarrerak SShops Donostiako bulegoan eros daitezke, irailaren 16tik aurrera  agortu arte.

Erreserba egiteko 943090938 zenbakira deitu edo info@sshopsdonostia.com helbidera idatzi.

Londres Hotelean, 11:00etatik 14:00etara eta 16:30etik 20:30era, show rooma egingo da, sarrera doan delarik. Bertan, besteak beste, Donostiako jantzi eta bitxi denda ezberdinen produktuak ezagutu eta erosteko aukera izango da.

Itzuli