Albisteak

Euskara ikasteko diru laguntzak: akats zuzenketa egiteko epea irekita

2013-2014 Ikasturteko Udako ikastaroak, barnetegiak eta autoikaskuntza

Aurkeztutako dokumentazioa osatzeko eta akatsak zuzentzeko epea urriaren 24ean amaitzen da.

2013-2014 ikasturtean uda ikastaroren bat, barnetegiren bat edo autoikaskuntza ikastaroren bat egin eta Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuan diru laguntza eskaera egin baduzu, zerrenda honetan dokumentazioa osatua ote duzun begiratzea komeni zaizu.

Dokumentazioa osatzeko epea: 2014ko urriaren 14tik 24ra (biak barne)

Gogoratu, emandako epea amaitu eta akatsak konpondu ez badituzu, eskaera bertan behera utziko dela, eta prozedura artxibatu egingo dela, 30/1992 legearen 71. artikuluak adierazitakoarekin bat ebazpena eman ondoren (oinarrien 8. artikulua).

Akats zuzenketen epea amaitu ondoren, diru laguntzen banaketaren behin-behineko ebazpen proposamena argitaratuko da 2014ko urriaren 28an.

Informazio gehiago

 

Itzuli