Albisteak

Euskaraz dakienak ez dakienari laguntzeko deia

Bagera Elkartea, deialdi berezia egin nahi die euskaraz aritzeko ohitura, trebetasuna eta erraztasuna lortu nahi duten euskara ikasleei laguntzeko prest dauden mintza laguntzaileak lortzeko.

Euskara ikasten ari direnei laguntzeko astean ordu bete libre izatea eta euskaraz hitz egiten jakitea dira bete beharreko baldintza bakarrak.

Bagera Elkarteko kideak pozik daude Mintzalaguna egitasmoak izan duen harrerarekin. Aurreikuspenak betez, ikasle kopurua ia bikoiztea lortu dute, 240 ikasletara helduz.

Bistan denez, euskara ikasi edo hobetu nahi duten ikasleen interesa handia da, baina eskera horri egoki erantzuteko laguntzaile gehiago behar dituzte. izan ere laguntzaileen parte hartzeak gora egin badu ere, ez dira nahikoak ikasle guztiei mintza talde bat eskaintzeko, eta 12 bat ikasle talderik gabe geratu dira.

Gehien dakitenek gutxiago dakitenei eraskusteko laguntzaile izan nahi duenak Bagera elkartea jo behar du:

Bagera.eus

edo

943 00 50 74 telefonora deituta.

Itzuli